| Gaur egungo zine-ekoizpen onena ikus daiteke sail honetan. FIAPF
erakundeak "espezializatu gabeko filme-lehiaketatzat"
dauzkan gainerako zinemaldietan bezala, berriki egindako eta beste
ezein zinemalditan lehiatu gabeko filme-aukeraketa zabala eskaintzen
du Donostiako Zinemaldiak bere Sail Ofizialean.
Mundu zabaleko ekoizpen onenen artetik aukeratutako estreinatugabeko 18 film lehiatuko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko.
Horrela, bai publikoak baita Zinemaldira datozen komunikabideak
ere, sona handiko zinegileen eta zinearen mundu erakargarrira
aspaldi gabe iritsitakoen azken lanen lekuko izango dira. 10
egun elkarrekin biltzeko eta gozatzeko, zine ona aitzakitzat
harturik.
Azken ordukoak
|