WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sailak › Atzera begirako tematikoa

   Atzera begirako tematikoa
 

JAPONIA BELTZEAN

Japonian poliziari eta gai kriminalei buruzko zinema oso ugaria den arren, mendebaldean apenas dakigu ezer horren inguruan. Japoniako film noiraren jatorria atzerritik inportaturiko literatura eta zinema generoan dago, batez ere Amerikatik ekarritakoan, eta japoniar zinemaren historian pasarte txiki bat izan zitekeen, baina japoniarrek polizia istorioei «izaera nazionala» ematen jakin izan dute. Gangsterrek ohorea ulertzeko duten modua, polizia ikertzaileen inurri lanak, baztertutako gaizkileen oinazeak edo gizartearen gerraosteko anabasak japoniarren psikologiaren hainbat kezka eta antsietate utzi zituzten agerian.

Mendebaldarrok zinema jaialdietan eta filmotekatan ikusten ez genuen baina bertakoek gogotsu kontsumitzen zuten japoniar zinemaren historiaren ikuspegia izateko aukera ematen digu Japonia Beltzean atzera begirakoak. Film aukera zabala bilduko du, zinema mutuaren garaiko jokalarien filmetatik hasita (bakuto), II. Mundu Gerraren osteko gangsterren zinemaren arrakasta garaiko filmetara. Bestalde, zinemagile ugariren lanak bilduko dira, Akira Kurosawa edo Shohei Imamura-renak, esaterako, edo istorio iraultzaile eta oso pertsonalak sortzeko aitzakiatzat gorabehera kriminalak erabiltzen dituzten zuzendari modernoenak (Nagisa Oshima, Mashahiro Shinoda, Hiroshi Teshigahara). Arreta berezia eskainiko zaio yakuza eigaren (japoniar gangster zinema) goreneko uneari, hau da, 60ko hamarkadari –garai hartan gangster heroiko eta bakartiei buruz zinta ugari sortu ziren– eta 70eko hamarkadari – yakuza eiga errealistago bilakatu zen orduan–.

Japonia Beltzean sailak, film noiraren beste adierazpen batzuk ere bilduko ditu: hard boiled tradizioari jarraiki eginiko melodrama kriminalak edo detektibe gogorren abenturak eta 90eko hamarkadatik aurrera generoak izaniko suspertze interesgarria, Takeshi Kitano, Takashi Miike, Takashi Ishii eta Kiyoshi Kurosawa zuzendarien eskutik.

 

Klasikoak, joera berriak eta aurkikuntzak «Japonia beltzean» atzera begirako saileko 43 filmetan

Aurtengo Donostia Zinemaldian egingo den «Japonia beltzean» atzera begirako saila Japoniako zinema beltzaren historia laburbiltzen duten 43 filmek osatuko dute. Horrenbestez, Japoniako zinema beltzak gaur egunera arte izan dituen aro guztiak eta jorratu dituen aldaera guztiak ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.

Horiek horrela, aukeratutako lanen artean, Daisuke Itok zinema mutuaren garaian egindako filmak egongo dira ikusgai, baita Akira Kurosawa edo Shohei Imamura bezalako klasikoenak ere, eta mundu osoan izugarrizko eragina izaten ari diren Japoniako zinema beltzaren joera berriak ordezkatzen dituztenak. Ildo horretan, aurtengoan Donostia Zinemaldiak Kiyoshi Kurosawa, Masato Harada, Takashi Miike edo Takeshi Kitano bezalako zuzendarien eskutik Japoniako zinema beltzera egingo duen hurbilketa, genero horretara inoiz egindako osoena eta zabalena izango da ziurrenik.

Horren erakusle, hainbat espezialista eta zalek jada adierazi dute Donostian izango direla Japoniako zine beltza ezagutzeko aukera paregabeaz gozatzeko. Harribitxiak ikusi ahal izango dituzte; hala nola, Tadashi Sawashimaren Theater Of Life: Hishakaku  (Jinsei Gekijo – Hishakaku, 1963) edota Kosaku Yamashitaren Big Time Gambling Boss (Bakuchi-uchi: Socho Tobaku, 1968). Era berean, gogoan izan behar da Japoniako zine zuzendari esanguratsuenetako batzuk Donostian bertan izango direla «Japonia beltzean» atzera begirakoan parte hartzeko.

 Atzera begirako saileko filmak: 

  • A Diary Of Chuji’s Travels(Chuji tabi nikki, 1927) Daisuke Ito
  • Jirokichi The Rat(Oatsurae Jirokichi Goshi, 1931) Daisuke Ito
  • Police Officer(Keisatsukan, 1933) Tomu Uchida
  • Dragnet Girl (Hijosen no onna, 1933) Yasujiro Ozu 
  • Stray Dog (Nora Inu, 1949) Akira Kurosawa 
  • I Saw The Killer(Kyatsu o nigasu na, 1956) Hideo Suzuki
  • Stake Out (Harikomi, 1957)  Yoshitaro Nomura 
  • Endless Desire (Hateshinaki yokubo, 1958) Shohei Imamura 
  • Afraid to die(Karakkaze yarô, 1960) Yasuzo Masumura
  • The Sun’s Burial(Taiyo No Hakaba, 1960) Nagisa Oshima
  • The Last Gunfight(Ankokugai no Taiketsu,1960) Kihachi Okamoto
  • Greed in Broad Daylight(Hakuchuu no Buraikan, 1961) Kinji Fukasaku
  • Pigs And Battleships(Buta to gunkan, 1961) Shohei Imamura
  • Zero Focus (Zero no shoten, 1961) Yoshitaro Nomura
  • High and Low(Tengoku To Jigoku, 1963)  Akira Kurosawa
  • Theater Of Life:  Hishakaku (Jinsei Gekijo – Hishakaku, 1963) Tadashi Sawashima
  • Youth Of The Beast(Yaju no seishun, 1963) Seijun Suzuki 
  • Pale Flower(Kawaita Hana, 1964) Masahiro Shinoda
  • Abashiri Prison / Man from Abashiri jail (Abashiri bangaichi, 1965) Teruo Ishii 
  • Brutal Tales Of Chivalry(Showa Zankyoden, 1965) Kiyoshi Saeki
  • The 893 Gang(893 Gurentai, 1966) Sadao Nakajima
  • A Colt Is My Passport (Koruto wa Ore no Pasupoto,1967) Takashi Nomura
  • Big Time Gambling Boss(Bakuchi-uchi:  Socho Tobaku, 1968) Kosaku Yamashita
  • Man Without A Map / Ruined Map(Moetsukita chizu, 1968) Hiroshi Teshigawara
  • I, The Executioner(Minagoroshi no reika, 1968) Tai Kato
  • Shinjuku Mad(Shinjuku Maddo, 1970) Koji Wakamatsu
  • Stray Cat Rock:  Sex Hunter(Nora-neko rokku: Sekkusu Hanta, 1970) Yasuharu Hasebe
  • Cherry Blossom Fire Gang(Junko intai kinen eiga: Kantô hizakura ikka, 1972) Masahiro Makino
  • Female Prisoner #701: Scorpion (Joshuu 701-Go: sasori, 1972) Shunya Ito
  • Battles Without Honor And Humanity(Jingi naki tatakai, 1973) Kinji Fukasaku 
  • Graveyard Of Honor(Jingi no hakaba, 1975) Kinji Fukasaku
  • The Inugami Family(Inugamike No Ichizoku, 1976) Kon Ichikawa
  • The Man Who Stole The Sun(Taiyo wo nusunda otoko, 1979) Kazuhiko Hasegawa
  • The Beast To Die (Yaju Shisubeshi, 1980) Toru Murakawa
  • The Yakuza Wives(Gokudo no onna-tachi, 1986) Hideo Gosha 
  • Violent Cop(Sono otoko kyobo ni tsuki, 1987) Takeshi Kitano 
  • The Most Terrible time In My Life (Waga jinsei saiaku no toki,1993) Kaizo Hayashi
  • Gonin (Gonin, 1995) Takashi Ishii
  • Onibi - The Fire Within(Onibi, 1995) Rokuro Mochizuki
  • Rainy Dog(Gokudo Kuroshakai, 1997) Takashi Miike
  • Bullet Ballet(Baretto Baree, 1998) Shinya Tsukamoto
  • Serpent's Path(Hebi no michi, 1998) Kiyoshi Kurosawa
  • Jubaku:  Spellbound(Kinyû fushoku rettô, 1999) Masato Harada

 


GAIKAKO ATZERA BEGIRAKOA:

Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak", "Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke", "100 urte zoragarri", "Abentura europarra", "Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria", "Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia" eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak", "Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak", "Migranteak" edo "Sukar izoztua" atzera begirakoa.


Bereizmen handiko irudia


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa