"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aplikazioa iOS, Android eta Windows Phone-rako izango da gaurtik aurrera, eskuragarria, irailak 5.
Smartphonaren bitartez, Zinemaldiari buruzko aktualitatea jarraitu, gustoko filmak planifikatu eta hiriari buruzko informazioa kontsultatu daiteke.
Aurten, Donostia Zinemaldiak mugikorretarako aplikazio bat sortu du, MovistarTV-rekin batera. Aplikazio horretan, albisteak aurkitu eta Zinemaldiko gertaerak minutuz minutu ezagutu ahal izango duzu. Gainera, eguneko bideoak, argazki-galeriak, trailerrak eta sustapen-klipak izango dituzu, baita 62. edizioko pelikula guztien inguruko programazio eta informazio osoak eta zehatzak ere (sinopsiak, biografiak, fitxa artistiko eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Aplikazioari esker, ikusi nahi duzuna planifikatzeko aukera izango duzu, programaziotik hobesten duzuna «gustukoena» gisa markatuz, baita pelikulei buruzko iritzia eman eta edukiak sare sozialetan partekatzeko aukera ere. Hiriari buruzko atal bat ere izango du eta honela, aplikazioa dekargatu dutenek Donostian pasako duten denbora gehien aprobetxatzeko aukera izango dute.
Zinemaldiko atal zehatzez gain, aplikazioak Movistar TV-n ikusgai dauden pelikulei buruzko informazioa ere erakutsiko die zinemazaleei. Dagoeneko telebistako plataforma honetako bezeroek, ikuskatze zuzena izango dute beren gailuetan.
Aplikazioa doakoa da, hiru hizkuntzatan dago (ingelesa, euskara eta gaztelania) eta App Store, Windows Phone eta Google Playn deskargatu ahal izango da.