"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema-panoramako zazpi pertsona entzutetsuk osatzen dute Donostia Zinemaldiaren epaimahai ofiziala
Horiei zortzigarren kide bat gehituko zaie: Oleg Sentsov zinemagile ukrainarra. Joan den maiatzaren 10ean, Errusiako Federazioko Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB) atxilotu egin zuen eta oraindik preso dago, Moskun, Euromaidan taldeak Kieven egindako protestak babesteagatik eta Errusiak Krimea anexionatzearen kontra agertzeagatik.
Adierazpen askatasunaren alde eginez eta European Film Academyk eskatuta (EFA), Donostia Zinemaldiak, aurten, Oleg Sentsov epaimahai ofizialeko ohorezko kide izendatzea erabaki du, beste zinema-jaialdi batzuek (Motovun eta Veneziakoak, besteak beste) egin duten bezala.