"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek eta Kursaaleko auditoriumaren kudeatzaile Iker Goikoetxeak Kursaaleko auditoriumean egindako hobetze-lanak aurkeztu dituzte gaur, 62. edizioko proiekzioen soinua ahalik eta onena izan dadin.
Harri-zuntzezko eta textilezko estaldura ipini dute auditoriumaren hainbat puntutan: atzeko horman zein anfiteatroak eta alboetatik sartzeko maldak banatzeko hesian. Gainera, oihalez estali dituzte agertokiaren ahokadura zein erlaitza eta sabaia.
Estaldura berriarekin laburragoa da batez besteko frekuentzien erreberberazio-bitartea: egokitu aurretik 1,57 segundokoa zen eta orain 1,23 segundokoa da. Erreberberazio-bitarte berriak Kursaalen adinako bolumena duen areto baten kalitate-eskakizunak betetzen ditu.
Bestalde, STI (Speech Transmission Index) edo hitzen ulergarritasun-indizearen balioak ere hobeak dira orain. Hala, auditoriumean ez da lekurik egongo ulergarritasun onaren atalasaren azpitik. Lehen, auditoriumeko zenbait lekutan, STIren balioa gomendatutako 0,60tik beherakoa zen, baina orain, hobekuntzak direla medio, balioa 0,60 eta 0,80 artean dago.