Madril, 2014ko irailaren 16a.- Movistar TV Donostia Zinemaldiaren babesle ofiziala izango da bigarren urtez jarraian. Horrenbestez, irailaren 19aren eta 27aren artean egingo den 62. ediziorako hainbat ekintza antolatu ditu. Hain zuzen ere, hiru ekimen babestu ditu: Zinemaldiaren aplikazio ofiziala; Zinemaren eta telesailen arteko muga faltsua mahai-ingurua, BirraSeries foroarekin batera; eta futbolarekin lotutako ekintza solidarioa, leuzemia akutuari buruzko ikerkuntza babesteko.
Gainera, Telefónica Studios ekoizpen-etxeak lehen urteurrena ospatuko du Zinemaldiarekin bat etorriz. Lehen urte honetan, Telefónicaren ekoizpen-etxeak sektoreko handienen maila lortu du Latinoamerikan eta Espainian. Hala, nabarmentzeko lanak ekoitzi ditu, besteak beste, Juan José Campanellaren Futbolín, Eugenio Miraren Grand Piano eta Las aventuras de Tadeo Jones animazioko film arrakastatsua, baita Isabel eta Víctor Ros telesailak ere. Laster estreinatuko dituen lanetako batzuk dira Torrente 5: Operación Eurovegas, Palmeras en la Nieve eta Alejandro Amenabarren Regresión. Bestalde, Telefónica Studios-ek Telefé eta El Deseo etxeekin batera ekoitzitako Relatos Salvajes filmak Zinemaldiko Perlak sailean parte hartuko du.
Movistar TVk Zinemaldiaren aplikazio ofiziala diseinatu eta garatu du. Doakoa izango da eta hiru hizkuntzatan egongo da eskuragarri (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz), hiru aplikazio-plataforma nagusietan: Apple Store, Windows Phone eta Google Play. Zinemaldiari buruzko albisteak eta berriak, eguneko bideoak, argazki galeriak, filmen trailerrak eta promozio-klipak bilduko ditu, baita 62. edizioko programazioa eta filmen informazio xehatua ere. Era berean, aplikazioak programazioko elementuak gogoko gisa markatzeko, filmei buruzko iritziak emateko eta edukiak sare sozialetan partekatzeko aukera emango du.
Bestalde, Movistar TVk Zinemaren eta telesailen arteko muga faltsua mahai-ingurua antolatu du BirraSeries foroarekin batera. Hala, telesailetan adituak diren blogariak eta kazetariak Keler Espazioan (Ramon Maria Lili pasealekua 2), irailaren 20an, 20:00etan.
Honako hauek hartuko dute parte: Mariló Garcia Cinemanía aldizkariko telesailen ataleko burua eta «Yonomeaburro» blogaren egilea, Diego del Pozo Atresmedia Televisión taldeko fikziozko I+Gren arduraduna eta «Carrusel de Series» blogaren egilea, Alberto Rey El Mundo egunkariko «Asesino en Series» blogaren egilea eta Miriam Lagoa Movistar TVko kidea eta Eldiario.es egunkariko «Seriéfilos» eta Terra atariko «En Terra de Series» blogetako egilea. Moderatzailea Alberto Nahum García izango da, Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea eta «Diamantes en Serie» egilea. Edonork joan ahalko du mahai-ingurura. Hainbat gai jorratuko dituzte, adibidez: telesailak zinemaren ahizpa txikiak dira oraindik edo zinemarik onena telesailetan ikus dezakegu orain? Zer ikasi behar du zinemak telebistatik eta telebistak zinematik? Zeintzuk dira minitelesailen arrakastaren arrazoiak? 10 orduko filmak dira, edo telebistan fikzioa egiteko modu berria?
Movistar TVren partaidetza osatzeko, futbolarekin lotutako ekintza solidarioa antolatuko du irailaren 25ean eta 26an Telefónica fundazioarekin batera. Okendo plazan futboleko ate bat jarriko dute, eta sartzen den penalti bakoitzeko 50 euro emango zaizkio minbiziaren aurkako Cris fundazioari, haurrei eragiten dien leuzemia akutuari buruzko ikerkuntza sustatzeko.