"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laurent Cantet (Presidentea) |
Zinema Eskolen Nazioarteko XII. Topaketaren sarien helburua zinemagintzaren teknika eta lengoaia ikasteko gogoa duten ikasleen etorkizuneko lanak bultzatzea eta babestea da. Horrez gain, aukeratutako laburmetraien internazionalizazioa eta distribuzioa bultzatzea ditu helburu,
Epaimahai berezi batek, Topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoak, eta zinema munduko profesional ezagun bat buru izango duenak, sarien irabazleak aukeratuko ditu.