"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jardueren Gida industriako akreditatuentzako lan-tresna bat da. Programa eta Zinemaldiko industriako lau jarduera nagusietan aukeratutako proiektu eta film bakoitzari buruzko fitxa zehatza jasotzen ditu. Jarduera nagusiak hauek dira: Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, WIP Latam, WIP Europa, Ikusmira Berriak eta Zinemaldia & Technology.
Zinemaldiaren web-orriko Area Profesionalean ere eskuragarri.
Zinemaldiaren webguneko Area Profesionaleko “Akreditatuak" atalean industria-profesionalen datuak jasotzen dira. Zinemaldian egondako egunak, telefonoa, posta elektronikoa eta akreditatuaren argazki bat agertzen dira, baita harremanetarako datuak eta enpresaren webgunea ere. Gainera, Zinemaldian hautatutako filmak eta proiektuak eta horien kontaktuak ikusi daitezke.
Bertaratutakoei buruzko informazioa egunero eguneratzen da eta ikusgai dago abuztuaren 26tik azaroaren 29ra arte.