"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2016ko Europako Kultur Hiriburutzari begira Donostiaren jarrera-hartzea norako kultural gisan sustapenezko ardatz nagusienetako bat da. Izan ere, azken estudioen arabera (ibiltur), hiria bisitatzen dutenen artean dagoeneko, kultura eta jaialdiak ondo barneratuta daude, bisitarien %82ak jarduera kultural bat egitera baitatoz. Zentzu horretan, Turismok eta Kulturak haien indarrak batu dituzte gure jaialdien profil turistikoena itxuratu eta bultzatzeko.