"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aurten, Sebastiane sariak 15 urte beteko ditu, Donostia Zinemaldiaren barruan, LGTBI pertsonen errealitate, askatasun eta gizarte-aurrerapenak ondoen islatzen dituzten ekoizpenak saritzeko ahalegina egiten.
Kolektibo hau eta bere berezitasunak urtetan ezkutuan eduki dira, bai gizartean bai zineman. Gaur egun, hainbat sari, besteak beste Sebastiane, zinema-jaialdi garrantzitsuenetan LGTBI munduak ikusgai egiten dituzten pelikuletan arreta jarrarazten saiatzen dira. Ekoizpen horien artean, kalitate zinematografikoa urtez urte handitzen ari da.
Sebastiane sariarekin batera, 2. Sebastiane Latinoa saria emango da. Donostia Zinemaldiaren Latinoamerikako zinema babesteko ildoari jarraituz, sari honek urteko LGTBI pelikula latino onena aukeratzeko asmoa dauka. Karim Aïnouz brasildarraren Praia do Futuro filmak irailaren 20an jasoko du eta Horizontes Latinosen ikusi ahal izango da.
XV. Sebastiane saria jasotzeko pelikula hautagaien artean, bai errealizadore entzutetsuak bai errealizadore berriak topatuko ditugu. Honako hauek dira hautagaiak:
Eastern Promises atzera begirako interesgarrian ikusi ahal izango ditugun hiru lan nabarmendu nahi ditugu. Sobietar Batasunaren eraginpean bizi izan ziren herrialdeetan 2000. urtetik hona ekoitzitako zinema bilduko du atzera begirakoak. Berlingo harresia erori zenetik, herrialde horiek aldaketa politiko, sozial eta kultural sakonak bizi izan dituzte. Horietako askotan, homosexualen kolektiboak askatasun «promesak» baino gehiago zapalkuntza eta intolerantzia jaso ditu. Horregatik, Sebastiane sarirako lehiaketatik kanpo, gai hau lantzen duten hiru pelikula gomendatzen ditugu:
Dorothy Arznerren inguruko atzera begirakoa ere gomendatzen dugu. Hollywoodeko urrezko garaiko lehenengo emakume zuzendaria izan zen. Lesbiana. Pertsonaia femeninoetan arreta berezia jarriz, sexuen araberako ohiko rolak eta emakumeek gizartean betetzen zuten funtzioa auzitan jartzen zuten pelikulen zuzendaria.
Proiektu honen helburua zinemak betetzen duen «leiho» funtzioaz eta Donostia Zinemaldi prestigiotsuak eskaintzen duen nazioarteko esparruaz baliatuz gizarte hobe bat sortzea da eta proiektu honetan 15 urtez eskuzabalki lan egin duten guztiei eskerrak ematen dizkiegu.
Gehitu