"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gizarteari, narratibari eta filosofiari buruzko hitzaldiak
San Telmo Museoa, UPV-EHU, 2014ko irailaren 15etik 17ra.
EHUko XIV.Mintegia Hezitzailentzat: giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza
Sortu zenetik, zinemak kulturari buruzko gure arketipoak moldatu ditu eta imaginario kolektiboa zizelkatu. Iraganeko garaiak irudikatzen ditugunean, nahi gabe ere honako film hauetako fotogramak etortzen zaizkigu gogora: Ben-Hur, A Man for All Seasons (Un hombre para la eternidad), Barry Lindon edo Schindler's List (Schindlerren zerrenda). Literatura-kontakizun handiak (Gerra eta bakea) zinemako bertsioei esker egin dira ezagun, askotan jatorrizko bertsioa ere gainditzen dutela (The Collector/Bildumatzailea); bestalde, fikzio-zientziako filmekin (Metropolis, Blade Runner…) etorkizunari buruzko geure ikuspegia bideratzen da. Errealitateak eta zinemak elkarri elikatzen diote. Zenbait ideia zinemaren hizkuntza berezira eraman dira; zinemagile hilezkorren obrek hausnarketa eragin izan digute, eta zenbait film askotariko saiakuntzen sorburu izan da (Vértigo y pasión, Lo que Sócrates le diría a Woody Allen, Bioética para legos...).
Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna jardunaldietan, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak (CSICen Filosofia Institutuaren, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta Donostia 2016ren laguntzarekin) hitzaldi-ziklo bat antolatu dute; hitzaldi horietan, zinemak narratibarekin, filosofiarekin edo giza eskubideekin izan duen lotura aztertuko dute.
Atxikitako dokumentuan informazio gehiago begiratu.