"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskalbideok irabazi du Donostia Zinemaldiak eta euskal bideoklubek antolatzen duten erakusleiho-lehiaketa
Euskalbideo bideoklubak (Bergara kalea 20, Donostia) irabazi du erakusleiho-lehiaketa, Donostia Zinemaldiaren, euskal bideokluben, AEVIDEOren (Bideoaren Enpresen Elkartea) eta ANEMSEVIren (Sektore Bideografikoko Handizkako Enpresarien Elkarte Nazionala) arteko laguntza- eta lankidetza-programaren harira antolatutakoa, ICAAren babesarekin.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Erakundearen zuzendari nagusi Lorena González andreak banatu du saria irailaren 26an (ostirala), 17:00etan, Donostiako Maria Cristina hotelean, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos jaunarekin batera.
75.000 alokairu doan Zinemaldiko ikusleentzat
Hurrengo urriaren 2ra arte, Zinemaldira doazenek doan alokatu ahal izango dituzte filmak, beren sarrera erakutsita, parte hartzen duten Euskadiko establezimenduetan.
Hala, euskal bideoklubek, Zinemaldiak berak eta ICAAk kultura hurbildu nahi diete herritarrei, lan zinematografikoak eskura jarriz; izan ere, esan bezala, Zinemaldirako sarrerak erosiz gero, doan alokatu ahal izango dituzte filmak. Gainera, bideoklubek doako sarrerak eman dizute Zinemaldiko emanaldietarako.
PRENTSA:
ANEMSEVI: 91 577 98 96 – 699 968 980
AEVIDEO: 639 835 656