"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinematografiako Arteen eta Zientzien Akademiak ematen dituen XXIX.Goya sariak emateko ekitaldia izan zen atzo.Donostia Zinemaldiaren azken edizioan estreinatutako Espainiako lau film izan dira gaueko irabazleak.
La isla mínima filmak lortu ditu sari gehien: film onena, zuzendari onena (Alberto Rodríguez), gizonezko aktore protagonistaren interpretazio onena (Javier Gutiérrez), emakumezko aktore errebelazio onena (Nerea Barrios), jatorrizko gidoi onena, argazki onena, muntaketa onena, jatorrizko musika onena, arte-zuzendaritza onena eta jantzi-diseinu onena. Jakina denez, La isla mínima filmak aktore onenaren saria (Javier Gutiérrez) eta argazki onenaren saria ere erdietsi zituen Donostia Zinemaldiaren 62. edizioan.
Carlos Vermut zuzendariaren Magical Girl filmak–Zinemaldian Urrezko Maskorra eta zuzendari onenaren saria irabazi zituenak–emakume aktore protagonistaren interpretazio onenaren Goya saria lortu du (BárbaraLennie).
Film dokumental onenaren kategorian, berriz, Curro Sánchez Varela zuzendariaren Paco de Lucía. La búsqueda filma izan da irabazlea; Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi sailean estreinatu zuten dokumental hori.
Damián Szifrón zuzendariaren Relatos Salvajes filmak, azkenik, Iberoamerikako film onenaren saria bereganatu du. Film hori Perlak sailean aurkeztu zuten Cannesko zinema-jaialdian estreinatu ondoren, eta ikusleek Europako film onena izendatu zuten.