"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Atzo sinatu zuten babesle izateko hitzarmena Keler garagardo-markak eta Donostia Zinemaldiak.
Zinemaldiaren zuzendari, José Luis Rebordinosek eta Keler etxeko arduradun Daniel Idigorasek berritu egin zuten hitzarmena hurrengo bost urteetarako. Hala, Kelerrek Zinemaldiaren babesle eta garagardo ofizial izaten jarraituko du.
Aurreko urteetan bezalaxe, "Keler Moments" izeneko karpa jarriko du garagardo-etxeak Kursaal Auditoriumean. Topagune horretan, zinemaren maitaleek eta kulturaren munduko zein hiriko pertsonalitateek Keler garagardoaz gozatzeko beta izango dute, pintxoz osaturiko Donostiako gastronomia tipikoaren eskaintza zabala dastatzen duten bitartean.
Karpan elkartuko dira Zinemaldira datozen aktoreak, zuzendariak, baita zinemaren munduko beste hainbat pertsonalitate ere. Kaleko jendearentzat irekita egongo da karpa, eta hainbat dj-k girotuko dute espazioa.
Bestalde, Keler egoitzan (Ramón María Lili, 2) hainbat jarduera paralelo egingo dira berriz ere egun horietan: erakusketak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, eta abar, guztiak ere Zinemaldiaren inguruan.
Kelerrentzat esanahi berezia du hitzarmen honek, Zinemaldiak garagardo markaren balioetako asko irudikatzen baititu; esaterako, nortasuna, kulturarekiko babesa eta hurbiltasuna. Nortasuna, Keler bakan egiten duten pertsonalitatea, zaporea eta gorputza dituen garagardoa baita. Kulturarekiko babesa, Keler beti egon baita gizarteko ekitaldien alde, eta, hurbiltasuna, bere 125 urte luzeetan Euskadiko gizarteari erakutsi dion gertutasunagatik.
Keler garagardoa 1890. urtetik dago Euskadin, Juan eta Teodoro Kutz maisu garagardogileak bertan ezarri zirenetik. Markak bere sortzaileen jatorrizko errezetari eutsi dio bere historia osoan zehar, eta, horri esker, kontsumitzaileek izugarri maite dituzten ezaugarri oso bereziak landu ahal izan ditu.
Kelerren ezaugarri nagusiak bere gorputza, zaporea eta diseinu moderno eta egungoa dira, beti berritzailea eta bere pertsonalitatea adierazten duen nortasun bisualarekin.
Keler 2011. urtetik da Donostia Zinemaldiaren babesle; horrek kulturarekiko bere apustu sendoa erakusten du, baita zinemaren munduarekiko lotura estua ere.