"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irailaren 2an jarri zen abian FOR A THOUSAND LIVES: BE HUMAN kanpaina, Europara iristen ari diren errefuxiatuen eskubideen alde.
Guztira, zinemaren munduko 5.000 profesionalek baino gehiagok egin dute bat harekin.
José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak batu zaizkio deialdi horri klausura-ekitaldi honetan, eta kanpainari babes guztia eskainita honako hauek eskatu dizkiete Europako agintariei: