"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak bere erabateko gaitzespena agertu nahi du Irango Auzitegi Iraultzaileak Keywan Karimi zinema-zuzendari kurduari ezarri dion zigorragatik: 223 zartada eta sei urte kartzelan.
Hogeita hamar urteko zinema-zuzendariari joan den urriaren 13an ezarri zioten zigorra Shahin Najafi abeslariaren bideoklip batean eta Writing on the City dokumentalean «indarrean den sistemaren aurkako propaganda zabaltzeagatik eta erlijioarekin loturiko santutasunei irain egiteagatik». Ikus-entzunezko bi lanak argitaratu gabe zeuden eta poliziak konfiskatu egin zizkion disko gogorretik.
Keywan Karimik Zinema Ikasleen Nazioarteko XII. Topaketan parte hartu zuen 2013an Zan va shohar karegar / The Adventure of a Married Couple film laburrarekin.
Idazki honen bidez Donostia Zinemaldiak argi eta garbi adierazi nahi du gertakarien aurkako bere protesta eta laguntza eskatu nahi dio zinemaren munduari gertaera horiek gaitzetsi ditzan.