"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
EUROPA-LATINOAMERIKA IV. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI EGEDA SARIA
PROIEKTU HONENTZAKO AIPAMEN BEREZIA
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Europa-Latinoamerika IV. Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.
Saria EGEDAk (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea) babesten du.
Europa-Latinoamerika IV. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenari EGEDA Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
BERRIAK