"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan entregatuko da lehenengo aldiz Espainiako Lankidetzaren Saria, eta jarraian aipatuko ditugun honako hiru alderdiei ekarpen handiena egiten dien Iberoamerikako (espainiarrak eta portugaldarrak barne) filmaren ekoizleari emango zaio: giza garapena, pobreziaren desagerraraztea eta giza eskubide guztien bermea.
Sail Ofizialean, zein Zuzendari Berriak eta Horizontes Latinos sailetan parte hartzen duten Iberoamerikako film guztiak izango dira sarirako hautagai, eta irabazlea hiru pertsonak osaturiko epaimahai espezifiko batek erabakiko du. Sari hau 15.000 Euroz hornituta dago.
Hala hitzartu dute Donostia Zinemaldiak eta Nazioarteko Garakuntza Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID); erabaki horrekin aurretik hartutako konpromisoa indartu nahi izan dute bi alderdiek, alegia, Iberoamerikako ikus-entzunezkoen industriarekin batera lan egitea talentu berriak bultzatzeko, zinematografiako proiektuen ekoizpena dinamizatzeko eta filmen merkaturatzea eta nazioartekotzea indartzeko.
BERRIAK