71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Beste jarduerak
  • LAU HAIZETARA
  • EUROPEAN FILM FORUM - AUDIENCES IN MOTION: LISTENING TO THE USER

LAU HAIZETARALAU HAIZETARA, DOKUMENTALEN XII. KOPRODUKZIO FOROA
Kursaal, The Industry Club, 8. eta 9. Aretoak.Irailak 22, Osteguna.

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa, IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearengatik dago bultzatuta Industry Clubekin elkarlanean.

Foro honen helburu nagusia ikus-entzunezko sektoreko profesionalei topagune bat eskaintzea da, dokumentalen generoari lotuta dauden produktore europarren artean koprodukzio-harremanak sustatzeko. Horretarako, foroak ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak elkartuko ditu.

Jardunaldia goizez eta arratsaldez burutuko da, pitching saioak eta bilera indibidualizatuen agenda bat barne hartuz. Horri esker, ekoizleek beren proiektuak Europako Commissioning Editore adierazgarriz osatutako panel baten eta sektoreko hainbat profesionalez aurrean aurkezteko aukera izango dute.

Informazio gehiago:

EGITARAUA

Aurtengo 64. Donostia Zinemaldian Audiences in Motion jardunaldiaren bigarren edizioa egingo da. Jardunaldian zehar, iaz jorratzen hasitako gaia sakontzen jarraituko da; hain justu, ikus-entzuleek zer-nolako rola duten ikus-entzunezko edukien sorkuntzan, ekoizpenean, banaketan eta emanaldietan. Aurtengo jardunaldiaren izenburua Audiences in Motion: Listening to the User izango da.

Konferentzia Donostia Zinemaldiak eta Creative Europe MEDIA taldeak elkarrekin antolatu dute, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin lankidetzan. European Film Forum plataformaren barruan antolatuta dago; Europako Batzordeak sortutako plataforma honek legegileen eta ikus-entzunezko sektoreko eragileen arteko elkarrizketa egituratua bideratu nahi du. Hori horrela izanik, plataformaren xedea politika estrategikoak finkatzea da, iraultza digitalak ekarri dituen erronkei eta aukerei arrakastaz heltzeko.

Internetek ikus-entzunezko ekoizpenaren balio-katea eraldatu du. Berebiziko aldaketak ageri dituen agertoki berria dugu aurrez aurre: formatu tradizionaletatik aldendu gara, ikus-entzunezko edukiak gero eta gehiago eskatzen dira, edukiok emateko gailuak izugarri ugaritu dira eta, gainera, ikus-entzule gazteen artean kontsumo-ohiturak erabat aldatu dira.

Erabiltzaile-belaunaldi berriekin konektatzea, natibo digitalei keinu egitea, sekulako aukera da industriarentzat. Bitarteko digitalek eta komunikabide sozialek aldebiko komunikazioa izateko aukerak ematen dituzte edukien sortzaileen eta kontsumitzaileen artean, eta rol aktiboagoak sortzen dira; horietan, partaidetzak eta edukiak pertsonalizatzeak garrantzi erabakigarria dauka. Haiek aditzea gure obligazioa da. Audiences in motion: Listening to the User jardunaldiak ikus-entzuleen partaidetza-kasu praktikoak aurkeztuko ditu, eta erakutsiko du datuen analisia eta sare sozialen monitoretza oinarrizko tresnak direla elkarrizketa digitalean.

Era berean, teknologia digitalei esker, betiko erronkei bestelako modu berriez helduko diegu. Creative Europe MEDIA Europako lanei mugaz haraindiko ikus-entzuleak bideratzen saiatuko da. Kontuan izan behar da Europako film ez-nazionalen ikusleen batez bestekoa % 10 dela guztizkoaren alboan. Baina mugaz haraindiko entzuleei aditzea faktore potentziala da leihatilen salmentak handitzeko, baita ikus-entzuleen aniztasun kulturala aberasteko ere.

Konferentziak bi panel izango ditu:

  • Ikus-entzuleen partaidetza
  • Banaketa - Europako ikus-entzuleak ulertzea
PARTE-HARTZAILEAK

Martin Dawson, EUROPEAN COMMISSION - CREATIVE EUROPE MEDIA (Belgika); Marianne Furevold, NRK (Norvegia); Fernando López Puig, TVE (Espainia); Camille Lopato, DIVRSION (Frantzia); Felipe Pontón, TELEFÓNICA - MOVISTAR+ (Espainia); Arturo Guillén, COMSCORE (AEB); Tania Sutherland, MUBI (AEB); eta Dag Asbjornsen, EUROPEAN COMMISSION - CREATIVE EUROPE MEDIA (Belgika).

Hasierako hitzaldia Stefan Schmitz-ek, Avalon-eko CEOak, egingo du, eta panelen moderatzaile, berriz, Elena Neira (LA OTRA PANTALLA, Espainia) izango da.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Laguntzailea:

.
Industriaren aurreko edizioak
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: