"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldia iritsi bitartean, atzera-kontua laguntzeko, lehiaketa bat prestatu dugu: ostiraleko galdera lasterra!
Abuztuaren 7tik aurrera, eta sei ostiralez, zinemazaleentzako galdera bat argitaratuko dugu Facebookeko gure profilean. Zuzen erantzuten duen lehenengoak 63. Zinemaldirako sarrerak lortuko ditu.
• Sariak:
* Ostirala, abuztuak 7, inaugurazio-galarako bi sarrera
* Ostirala, abuztuak 14, hamar saiotarako abonamendua, Zinemaldiko sail guztietarako (galak eta belodromokoak salbu)
* Ostirala, abuztuak 21, hamar saiotarako abonamendua, Zinemaldiko sail guztietarako (galak eta belodromokoak salbu)
* Ostirala, abuztuak 28, hamar saiotarako abonamendua, Zinemaldiko sail guztietarako (galak eta belodromokoak salbu)
* Ostirala, irailak 4, hamar saiotarako abonamendua, Zinemaldiko sail guztietarako (galak eta belodromokoak salbu)
* Ostirala, irailak 11, amaierako galarako bi sarrera
Nahi bestetan har dezakezu parte, asmatu arte. Kontua da zuzen erantzuten azkarrena izatea!
Parte hartzeko, egon adi ostiralean 11:00k aldera zer galdera laster argitaratuko dugun, eta erantzun post berean.
Irabazlearen izena horman, argitalpenean bertan, argitaratuko dugu. Gurekin harremanetan jarri beharko du, mezu pribatu baten bitartez, eta hortxe jakinaraziko diogu nola eta noiz atera sarrerak.
Sei ostiral, sei aukera parte hartu eta irabazteko!
Jarrai iezaguzu hemen gure Facebooken, eta lagundu iezaguzu 63. Zinemaldirako atzera-kontuan.