"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Antolatzailea eta ekoizlea: Acción Cultural Española (AC/E)
Laguntzailea: Donostia Zinemaldia-Festival de San Sebastián
Komisarioa: Blanca Berlín
Komisario atxikia: Sonia Gontán
Diseinua: Antonio Lenguas
Digitalizazioa Castro Prieto
Ekoizpena: Clorofila Digital
Tokia eta data: Donostia Zinemaldia / Zurriola pasealekua / 2015eko irailaren 10etik urriaren 4ra
PLATEA. Argazkilariek zinemari begiratzen diote erakusketa Acción Cultural Españolak (AC/E) antolatu du. Berrogei argazki biltzen ditu: horietan, ikus daiteke zer-nolako begiradak jarri dituzten Espainiako argazkilari nagusiek zinemaren gainean, bakoitzak bere ikuspuntutik, beren lanbidean pantaila handiko munduari hurbiltzean.
Donostia Zinemaldiaren 63. edizioak erakusketaren ibiltaritzaren lehen geldialdia hartuko du berean, 2015eko irailaren 10etik urriaren 4ra bitartean; hain zuzen, Espainiako zinema-jaialdietan erakusteko pentsatu du AC/Ek erakusketa, hartara, zinema-hitzordu horietara bertaratzen den publikoari hurbilketa bat eskaintzeko.
Blanca Berlín komisario eta argazkigileak eta Sonia Gontán komisario atxikiak aukeratu dituzte argazki eta begirada ugariak: ugariak izanik ere, bitarteko horren sormenaren bitartez bat egiten dute denek zinematografiako ikuskizunek ia gugan guztiongan sortzen duten liluran eta enpatian.
Argazkilaritza eta zinemagintza elkarren inspirazio-iturri izan dira mende erdiz baino gehiagoz; horren erakusgarri da erakusketa hau, non gure herrialdean zein atzerrian entzute handia duten 40 argazkilariren lanak erakutsiko baitira: Amparo Garrido, Ana Muller, Andreu Catalá Roca, Antonio Lafuente, Antonio Tabernero, Beatriz Moreno, Beatriz Romero, Blanca Berlín, Carlos Pérez Siquier, Castro Prieto, Chema Conesa, Chema Madoz, Ciuco Gutiérrez, Colita, Cristina de Middel, Cristina García Rodero, Eduardo Momeñe, Encarna Marín, Francesc Catalá Roca, Gabriela Grech, Gerardo Custance, Hélène Bergaz, Joan Fontcuberta, Jordi Socías, Juan Manuel Díaz Burgos, Laura Torrado, Linarejos Moreno, Ma Casanova, Manel Esclusa, Manuel Vilariño, Martí Llorens, Miguel Ángel Mendo, Mikel Bastida, Nicolás Muller, Ouka Leele, Ramón Masats, Ricard Terré, Rosa Muñoz, Rosell Meseguer eta Sergio Belinchón.
Erakusketako komisario Blanca Berlínen ustez, «Bai argazkilaritzak bai zinemak, bi arte-diziplina horiek beste errealitate batzuetara hurbiltzeko leihoak proposatzen dizkigute, eta beren egileen espirituetan sartzeko ateak irekitzen, haien sentikortasunekin konektatuz. Argazkilaritza eta zinema, argazkilariak eta zinemagileak, lehengai berarekin lan egiten duten sortzaileak: hau da, argiarekin».