71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Inaugurazioa
Peter Svatek
Kanada 
93 min.
2015eko Milaneko Erakusketa Unibertsalean, "planeta elikatzea"ri buruzkoan, erakusketan sortutako janari-hondakinak pobre eta etxerik gabekoentzako plater bihurtzen dituzte munduko chef handienek.
Mariano Cohn, Gastón Duprat
Argentina - Espainia 
102 min.
Todo sobre el asado Argentinaren errorik sakonenera eginiko bidaia bat da. Haragi errea jaki bat da, baina baita erritual bat ere. Primitiboa eta garaikidea da, basatia eta dotorea, artea eta zientzia. Fenomeno gutxi dago nazio-identitatearen oinarrizko bereizgarriak haragi erreak bezain ondo adierazten dituena, originaltasunez eta zehaztasunez. Lehen aldiz, begirada zorrotz eta lotsagabe batez so egiten dio film batek tradizio ia sakratu honi.
Luis González
Espainia 
90 min.
The Turkish Way bidaia-egunkari gisako bat da, eta hiru Roca anaiek Turkian zehar munduko gastronomia ezezagun, ahaltsu eta antzinakoenetako bat ezagutzeko prozesuan izandako bizipenak kontatzen ditu.
Mitsuhito Shiraha
Japonia 
116 min.
Bi ahizpa, Tae eta Yo, beren antzinako etxera itzuli dira, etxea laster eraitsiko dutela eta. Familiaren oroigarrien artean garbiketa egiten ari direla, Taek kutxa bat aurkituko du, eta barruan amak, hogei urte lehenago hilak, idatzitako errezetak eta eskutitzak. Gutun horietan, amak bizitzan igarotako zailtasunen berri izango du Taek: Japoniatik Taiwanerako bizitoki-aldaketa, taiwandar senarraren heriotza, eta minbiziaren aurkako borroka. Taek Taiwanera bidaiatuko du, amaren iraganari jarraika eta familiarentzat prestatu zituen platerak gogora ekarriz.
Roberto Nájera
Mexiko 
60 min.
Kalifornia Behereko sukaldaritza nazioartean goraipatua da. Dokumental honek sukaldaritza berezi hori sortu eta garatu duten lau chefen sormen-iturriak arakatzen ditu. Chefetako bakoitzaren gogoan eta ariman zehar eginiko bidaia bat da. Helburua: mundu mailan fenomeno gastronomiko bat bihurtzen ari den mexikar sukaldaritza berri hori sortzeko inspirazioa nola pizten den aurkitzea.
Andreas Johnsen
© Andreas Johnsen
Andreas Johnsen
Danimarka 
76 min.
Ben, Josh eta Roberto, René Redzepi-ren Nordic Food Lab laborategi esperimentaleko hiru chef gazte eta karismadun, elikaduraren etorkizuna izango omen den elikagaiaren inguruan ikertzen ari dira: mundu osoan barrena kontsumitzen diren intsektuak.
Klausurako filma
Naotaro Endo
Japonia 
110 min.
Tsukiji munduko arrain eta marisko merkaturik handiena da. Duela 80 urte inguru eraiki zuten, Tokio erdialdean, eta bere historia aberatsean zehar lilura etengabea sortu du jendearengan. Tsukijiko arraina eta mariskoa Japoneko sukaldaritza tradizional edo washokuaren muina dira, eta washokua Gizateriaren Kultur Ondare Immateriala izendatu zuen UNESCOk 2012an. Filmak Tsukijin lan egiten dutenen pasioa eta Japoniako sukaldaritza tradizionalaren esentzia erakusten ditu.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: