71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Sariak
Sariak
Eskertzak
Eskertzak
Álvaro Aponte-Centeno
Puerto Rico - Dominikar Errepublika - Frantzia 
85 min.
El silencio del viento bere arrebaren heriotzari aurre egiten saiatuko den gizon baten istorioa da; ezingo du, ordea, negozio ilegal batean lanean jarraitu beharko baitu, Dominikar Errepublikatik Puerto Ricora etorkin papergabeak ekartzen.
Santiago Esteves
Argentina 
67 min.
Reynaldo "Rey" nerabea ihesi doa, lehenbizikoz delitu bat egin ondoren. Hala, Carlos Vargas segurtasun-guardia erretiratuaren patioan eroriko da. Erori eta gero, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dituen kalteak konpontzen baditu, Carlosek ez du poliziara eramango. Ordutik aurrera, guardia zaharrak nerabeari irakatsitako lezioek elkarren arteko harremanari emango diote bide, subirano baten prestakuntzari buruzko kondairen moduan. Akordio hori hausten hasiko da, ordea; izan ere, Reynaldok parte hartu duen lapurretako hari-mutur askeak inguruan estutzen hasiko zaizkie.
Gustavo Rondón Córdova
Venezuela - Txile - Norvegia 
80 min.
Andrés (35) eta haren semea, Pedro (12), Caracaseko langile-auzo batean bizi dira, elkar ikusi gabe ia-ia. Andrések bere lanekin betetzen du bere denbora; bien bitartean, Pedro kaleetan dabil, lagunekin jolasten eta inguruan duen giro bortitzetik ikasten. Pilota partida batean, Pedro mutiko batekin borrokatuko da. Horren berri izatean, mendekatuko diren susmoa izango du Andrések eta etxetik alde egitea erabakiko du, babes bila. Egoera horrek agerian utziko du bere seme nerabea kontrolatu ezin duen aita; aldi berean, ordea, nahigabe elkar hurbilduko ditu, inoiz lehenago ez bezala.
Adrián Biniez
Uruguai - Argentina 
91 min.
Alfonso (38) nekeak jota aterako da lanetik; hondartzara joan, eta itsasoan murgilduko da. Burua ateratzean beste hondartza batean izango da, beste garai batean. Gurasoak zain ditu, ur-bazterretik deika. Alfontsok bere gorputz heldutik ikusi eta ulertuko du guztia, 11 urteko haur bat bezala tratatuko badute ere. Hortxe hasiko da fantasiazko bidaia hau, bere bizitzako opor desberdinetan barrena. Egoerak ordena kronologikorik gabe gertatuko dira, bata bestearen atzetik, eta intimitatezko doinuan eta nostalgia barregarriz etengo dituzte hark izandako bizipenak: bere neska-lagunekin, gaztetako eta haurretako lagunekin, alabarekin eta bakardadean.
Alexandra Latishev Salazar
Costa Rica - Txile 
78 min.
María José 25 urteko neska bat da. Haren bizitza unibertsitate-klaseen monotoniaren, guraso betiere urrunduen eta bere zein besteen mugak esploratzeko aukera ematen dioten zenbait espazio alternatiboren artean igarotzen da. Egun batean Javier ezagutuko du, oso gustuko duen mutil bat, eta harekin harreman bat izaten saiatuko da, baina bere jokabidea errotik aldatzen hasiko da. María José haurdunaldiaren etapa aurreratuan dago, eta inork ez daki ezer.
Jaime Osorio Marquez
Kolonbia 
109 min.
Markos parkezain lotsatiak isolamenduan lortutako oreka hauskorra kolapsatzen ikusiko du; izan ere, biologo pare bat iritsiko zaio, hainbat hegaztiren heriotza arraroa ikertzera. Bikoteak irudikatzen duen normaltasunaren irrikak eta inbidiak, pixkanaka, berak kontrolatu nahi zuen munstroa esnatuko dute Markosengan: bere aurpegia, hankak eta besoak ez dira bereak, eta etsipena kontrolaezin bihurtzen joan ahala, mutilazioan aurkituko du irtenbide bakarra.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: