"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pasa den edizioko informazioa da hau. Laster edizio honetako datuak (epeak eta prezioak) eguneratuko dira.
Industriaren akreditazioa zinema-industriako profesionalentzat da, eta Zinemaldiak antolatzen dituen industria-jarduera guztietarako sarbidea ematen du.
ESKAERAK
Eskaera akreditatu beharreko pertsonen izen-deiturekin egin behar da, eta honekin batera, enpresaren datu guztiak eta zinemaldira bertaratu izanaren beharrak edo interesak (erosten/banatzen dituzun pelikula-motak, zein konpainiekin interesatzen zaizun harremanetan jartzea...) barne dituen txosten informatiboa.
IZAPIDEAK
Akreditazioen izapide prozesua online egingo da.
Aurreko atalean eskatzen den dokumentazioa bidali ondoren, zure eskaera onartua bada, e-mail bat jasoko duzu gure webgunearen bitartez, formularioa betetzeko azalpenekin.
--Industria Online Akreditazioa--
Akreditazioak sarbidea ematen du, Industria Online atalean, ondoren zerrendatutako edukietara, baina inola ere ez Zinemaldiaren programaziora (aurrez aurrekoa baino ez da izango). Alabaina, Zinemaldiaren Bideotekan sartzea onartu duten filmak ikusi ahalko dira.
IZEN-EMATE KUOTA
OROKORRA: 100,00€
INDUSTRIA ONLINE: 55,00€
KONTAKTUA
Informazio gehiagorako ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Datorren Donostia Zinemaldian gure artean izango zarelakoan.