Zinemaldiaren Egunkaria
Hemen zaude: Lehen orrialdea › 59. Edizioa 2011 › Zinemaldiaren EgunkariaSábado, 24 de Septiembre de 2011

Artxiboa
59. Edizioa 2011
16-24 Iraila
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
Zinemaldiaren Egunkaria • 2011/09/24

 ZABALTEGI 
ZUZENDARI-BERRIAK / URTE BERRI ON,AMONA!
Amona maite maite maitia

 Ateratzen ginen betikook (beldurraren terrorearen horrorearen izuaren zaleok) gure kobazulo maitatutik (Antzoki Zaharretik, galdetzea ere!) poz pozean,pasatzen ziren amona itxura zuten andre donostiar elegante guztiak akatu nahian. Pentsatuz ikusita genuela Euskal Zinearen Beldurrezko Filma Lehena. Ateratzen ginen ilunabaraldekook eztabaida sutsuan: azaroan Telmo Esnalen eta konpaniaren Urte berri on, amona! jartzen bada opari Beldurrezko Astean,era interaktiboan izan beharko du eskatzen genuen batzuk. Ea nork amona gehiago birrindu, ea nork mendeku eta nork sarraski.

Ateratzen ginen basa eta pizti. Eta derrepentean, Ikus Entzunezko fakultateko praktiketan ziharduten ikasle batzuk arrimatu ziren gu entrebistatu nahian. Eta guk, odolaren usainak oraindino zorabiaturik, onartu.

Derrepentean, ikasle horiek esan ziguten inozente baino irmo: “Jo,gu komedia beltz ikusiko genukelakoan eta zas! drama handi baten aurrean aurkitu gara. Pentsatzeko asko ematen duena”. Ahoa hortz bete geratu ginen.Zor ta lor. Kasik dardaraz. Egia ote? Drama ote Urte berri on, amona!? Alboratu genituen gure desio sadikoak eta, porsiaca, hausnarketa egiteari ekin genion.
 
Eta hausnarketa horretan geundela akordatu ginen pelikulan dardara sentitu izan genuela.
Eta ez gara gu dardaraz hasten errezak. Baina bai, aitortu behar minez hartu genituela Montserrat Carullak esandako hitz hauek: “Nik ez dut hil nahi”.
 
Bai,badakigu: gure kode fantastikoaren arabera, akatzeko moduko amona dugu Mari. Eredu izan dituen Bette Davis eta Joan Crawford gaiztoenetan gaiztoenek irakatsitakoa aise
gainditu du gogoz. Akabatzearen beharra ulertzen dugu baina baita bere sofrikario eta beldurra entenditu ere.
 
Bi umemoko argik etorri behar gure segurantza maltzur guztia pikutara bidaltzera. Gero Telmorekin izan genuen hitz-aspertua eta berak baieztatu zigun pelikula bazela drama bat. Ez bakarrik amonarentzat bertako guztientzat baizik.
 
Eta horrela asumitu genuen Urte berri on amona!guk hainbeste maite dugun barrabaskeri dotore eta galanta izateaz gain,gure ditxosozko gizarte honen portreta mundiala eta berdaderoa izateaz aparte,bukaera borobila,bikoitza eta birrindua izateaz gain, badela barruak estutuko dizkizuen aldrebeskeria samina.
 
Onartuko dugu bai. Baina oraindik ere eskopeta prest daukagu ohepean.Badaezpada ere.
 
BEGOÑA DEL TESO




1. | 2011/09/16
Deskargatu (pdf)

2. | 2011/09/17
Deskargatu (pdf)

3. | 2011/09/18
Deskargatu (pdf)

4. | 2011/09/19
Deskargatu (pdf)

5. | 2011/09/20
Deskargatu (pdf)

6. | 2011/09/21
Deskargatu (pdf)

7. | 2011/09/22
Deskargatu (pdf)

8. | 2011/09/23
Deskargatu (pdf)

9. | 2011/09/24
Deskargatu (pdf)

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones