Irekita dago Zinema Eraikitzen 19 ekimenean proiektuak aurkezteko epea. Donostiako eta Toulouseko zinema jaialdietako hitzordu bikoitzak hurrengo txanda Toulousen izango du, 2011eko martxoaren 24ean eta 25an. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latine deituak antolatzen dute, eta helburua postprodukzio fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea da.
Azken urteotan, Zinema Eraikitzen saria oso lagungarri izan da Latinoamerikako film luze nabarmenetako batzuk amaitzeko eta zabaltzeko, baita Donostiako eta Toulouseko urteroko hitzorduetan zinema munduko profesionalentzat soilik egiten den proiektuen zabalkundea ere.
Zinema eraikitzen 19 ekimenean parte har dezakete Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitako fikziozko film luzeek, betiere errodatuta badaude baina arazoak badituzte postprodukzio prozesuari aurre egiteko.

Formularioa ondorengo web orri hauetan lor daiteke:
www.cinelatino.com.fr - www.sansebastianfestival.com

SARIAK
Ondorengo sari eta/edo laguntzak emango dira:
Toulouseko Zinema eraikitzen saria jasotzeak honako hau dakar berekin: postprodukzio zerbitzuak jasotzea enpresa kidetuen aldetik, baita film irabazlea sustatzeko zerbitzuak jasotzea eta ekimenak antolatzea ere.
CINÉ CINÉMA sariak barne hartzen du CINÉ CINÉMA telebista kateak film irabazlea erostea, 15.000 eurorengatik, Frantzian estreinatzea eta ondoren telebista bidez hedatzea. Saria filmaren banatzaileari emango zaio eta baldintza Zinema Eraikitzen atalean proiektatu ondorengo bi urteetan Frantziako zinema aretoetan komertzialki ustiatzea izango da.
Gainera, CAISSE CENTRALE D’ACTIVITÉS SOCIALES DU PERSONNEL DES INDUSTRIES ELECTRIQUES ET GAZIERES (CCAS) saria jaso duen zuzendariari ostatua emango dio lau astez, Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa berma dezan.
Le Marché du Film de Cannesek akreditazioak ematen dizkie bere merkaturako hautatuko filmen ekoizleei.
Zinema Eraikitzen ataleko filmek nazioarteko hedapena izaten dute CERVANTES INSTITUTUAren munduko sarearen bitartez eta FNAC FRANTZIAk saritutako filmaren estreinaldia sustatuko du.
Zinema Eraikitzen sailak honako hauen babes ezinbestekoa jaso du:
Cooperación para el Desarrollo (AECID), Best Digital, Casa de América, Dolby, Kodak (División de Cine Profesional), Molinare Madrid, Nephilim, No Problem Sonido, POCTEFA - Programa Operativo de Cooperacion Territorial España-Francia-Andorra, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain. Laguntzaileak: de Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Caisse Centrale d’action sociale (CCAS), Centre National du Cinéma et de l´Image Animée (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéfondation, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, École Supérieure d’Audio Visuel (ESAV), Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Signis y TitraTVS.