Urtean bitan, Donostia Zinemaldian eta Toulouseko Rencontres Cinémas d’Amérique Latin jaialdian, egiten den Zinema Eraikitzen atalean parte hartzeko epea zabalik da.
Zinema Eraikitzen atalaren 20. edizioa irailaren 20an eta 21ean izango da Donostian, Zinemaldiaren 59. edizioaren egitarauaren barruan.
Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latinek antolatzen dute, eta helburua postprodukzio fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea da.
Zinema Eraikitzen saileko sariak, eta Donostiako eta Toulouseko urteroko hitzorduetan zinema munduko profesionalentzat soilik egiten den proiektuen zabalkundea oso lagungarri izan dira, azken urteotan, Latinoamerikako film luze nabarmenetako batzuk amaitzeko eta zabaltzeko.
Zinema Eraikitzen 20 sarirako hautagai izateko, Latinoamerikako herrialderen batean ekoitzitako fikziozko lanak aurkeztu behar dira, jada filmatuta daudenak baina postprodukzio prozesua amaitzeko zailtasunak dituztenak.
Zinema Eraikitzen 20. ekimenean ondorengo sariak emango dira:


PROIEKTUAK INSKRIBATZEKO AZKEN EGUNA: 2011KO EKAINAREN 30A
(DONOSTIAN JASOTZEKO DATA)
BIDALKETAK, HONAKO HELBIDERA:
Donostia Zinemaldia
Okendo plaza, 1
20004 Donostia (Espainia)
T: +34 943 48 12 12 - F: +34 943 48 12 18
enconstruccion@sansebastianfestival.com - www.sansebastianfestival.com

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA, Zinema Eraikitzen sailean parte hartzeko, honako web orrietan daude eskuragarri:
www.sansebastianfestival.com - www.cinelatino.com.fr
Harremanetarako:
Donostia Zinemaldia:
Okendo plaza, 1
20004 Donostia (Espainia)
T: +34 943 48 12 12 - F: +34 943 48 12 18
enconstruccion@sansebastianfestival.com - www.sansebastianfestival.com
Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (arcalt):
11 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse (Frantzia)
Tel.: +33 561 32 98 83 - F: +33 561 32 68 31
arcalt31@wanadoo.fr - www.cinelatino.com.fr
Zinema Eraikitzen sailak honako hauen babes ezinbestekoa jaso du: Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo (AECID), Best Digital, Casa de América, Cine sin fronteras (CSF), Dolby, Kodak (división de cine profesional), MEDIA Mundus, Molinare Madrid, Nephilim, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain Laguntzaileak: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Caisse centrale d’action sociale (CCAS), Centre national du cinéma et de l’image animée (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéfondation, Confédération internationale des cinémas d’art et essai (CICAE), Conseil général de la Haute Garonne, Conseil régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C - Postproduction training programme, Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du film, Signis y TitraTVS.