Berriak
Hemen zaude: Lehen orrialdeaBerriak › Donostia Zinemaldiak bost zinemagile iraniar atxilotu izana gaitzetsi du
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
Donostia Zinemaldiak bost zinemagile iraniar atxilotu izana gaitzetsi du
2011 / 09 / 22

Irailaren 17an sei zinemagile iraniar atxilotu zituzten, espioitza-karguak leporatuta: Mojtaba Mir Tahmaseb, Katayoon Shahabi, Hadi Afarideh, Naser Safarian, Shahnam Bazdar eta Mohsen Shahrnazdar. Atxilotuei BBC telebista-katearekin kolaboratu izana leporatu diete, baita beren herrialdeari buruzko irudi txarra eman izana ere. BBC telebista-katea debekatuta dago Iranen.

Irango Gobernuak adierazpen-askatasunari beste behin egindako urraketa gaitzetsi du Donostia Zinemaldiak. Era berean, herrialdearen errealitatea emateko helburuz lan egiten duten zinemagileen jazarpena ere salatu du Zinemaldiak.

Horrez gain, atxilotutako zinemagileei babes morala eskaini nahi die. Horien artean daude Katayoon Shahabi ekoizpen- eta banaketa-etxea, Zinemaldiarekin lotura profesional eta afektibo handia duena. Etxe horrek ekoitzitako hiru filmek parte hartu dute Donostia Zinemaldiaren sailetan: Mooshaak e Kaghazi (Zabaltegi-Zuzendari Berriak, 1997), Don (Sail Ofiziala, 1998) eta 10+4 (Zabaltegi-Zuzendari Berriak, 2007).

Free Iranian Filmmakers!
SIGN THIS PETITION
http://www.change.org/petitions/free-iranian-filmmakers

Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones