62. Donostia Zinemaldia. 19/27 Iraila 2014
Euskara | Castellano | English
Web Gune Ofiziala
Donostia Kultura Donostia Zinemaldia

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Berriak
Hemen zaude: Lehen orrialdeaBerriak › Europaren eta Latinoamerikaren arteko I. Koprodukzio Foroa irailaren 27an eta 28an izango da, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioaren barruan
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
Europaren eta Latinoamerikaren arteko I. Koprodukzio Foroa irailaren 27an eta 28an izango da, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioaren barruan
2012 / 04 / 23

Donostia Zinemaldiak Europaren eta Latinoamerikaren arteko I. Koprodukzio Foroa jarriko du martxan; horri esker, bi zinematografien arteko erreferentziazko plataforma eta lotura gisa sendotuko da. Foroak ikus-entzunezko proiektu garrantzitsuenak bultzatzeko aukera emango du, eta Europako eta Latinoamerikako industriak indartzekoa, profesionalen arteko lankidetza sustatuz eta nazioarteko merkatu berrietara zabalduz.

Ekimena honako hauek ahalbidetu dute: Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Elkarteen Federazioa), IBAIA (Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkartea), EPE-APV (Euskal Produktoreen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra), Media Antena Euskal Herria, Zineuskadi eta Ibermedia Programa.

Foroa garapen-proiektuetara bideratuta dago, eta Zinemaldian Latinoamerikarekiko harremanak estutzeko dauden ekimenen osagarri izango da. Esan beharra dago fase guztietan jasoko dutela bultzada halako egitasmoek: proiektu-fasean (Koprodukzio Foroa), postprodukzio-fasean (Zinema Eraikitzen) eta aurkezpen-fasean (Horizontes Latinos).

Koprodukzio-foroan, Europako zein Latinoamerikako fikziozko zinema-proiektuek hartu ahalko dute parte, gutxienez 60 minutuko iraupena badute eta finantzaketaren %20 bederen bermatuta badute. Europako proiektuek lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin. Aurkeztutako guztien artean, Zinemaldiak hogei aukeratuko ditu gehienez ere, nazioarteko hiru adituren txostenetan oinarrituta.

Proiektuen arduradunak mundu osoko partner estrategikoekin, industrialekin eta finantzarioekin elkartu ahal izango dira, proiektuen finantzaketa osatzeko. Foroak euren arteko bilera informalak sustatuko ditu, elkar ezagutu dezaten, esperientziak parteka ditzaten, eta etorkizuneko proiektuetan elkarlanean ari daitezen. Horretarako, matchmakers zerbitzua izango da Zinemaldian.

Foroak iraungo duen bi egunotan, hainbat jarduera paralelo izango dira, hala nola mahai-inguruak, lan-tailerrak eta aurkezpenak. Horiek guztiek ezagutza zabaltzeko parada eskainiko diete parte-hartzaileei, edukiaren eta teknologiaren aldetik berritzaileak diren joerak identifikatzeko, eta merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzeko formulak zehazteko, negozio-aukera berriak sortzearren.

Proiektuak inskribatzeko azken eguna: 2012ko ekainaren 30a.

Araudiro joateko eta proiektu bat inskribatzeko, egin klik hemen.


Babesleak:

Labuntzaileak:


 

Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones