Zinemaldiko kontuak
Hemen zaude: Lehen orrialdeaZinemaldiko kontuak › ''Intouchables'', diru-bilketako errekor Frantzian
''Intouchables'', diru-bilketako errekor Frantzian
ESTRENALDIA
2011 / 11 / 04

Intouchables filma 59. Donostia Zinemaldiaren klausura-galan estreinatu zuten mundu osorako, eta diru-bilketako errekor guztiak hautsi ditu Frantzian, azaroaren 2an estreinatu zutenetik; izan ere, 2011n gehien ikusi den film frantsesa da. Horrez gain, urte osoan Frantzian arrakasta handiena izan duen hirugarren filma da (Harry Potter and the Deathly Hallows eta The Adventures of Tintin: Secret of the Unicorn ditu aurretik).

Intouchables filmak Éric Toledano eta Olivier Nakache ditu zuzendari; antzezle, berriz, François Cluzet eta Omar Sy. Filma Gaumont etxeak banatzen du Frantzian; AEBetan, berriz, The Weinstein Company banatzaileak. Etxe horrek, era berean, ingelesez remake bat egiteko eskubideak ere erosi ditu. Espainian, Intocable izenarekin emango du A Contracorriente Films etxeak, eta, aurreikuspenen arabera, 2012ko martxoaren 2an estreinatuko dute.

Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones