Sariak eta Epaimahaiak
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sariak eta Epaimahaiak › TVE-Beste Begirada Saria
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
TVE-Beste Begirada Saria

TVE-BESTE BEGIRADA SARIA 2011

Filma irabazlea Iraneko Asghar Farhadi zuzendariaren "Jodaeiye Nader ez Simin / Nader and Simin, A Separation" izan da.

Epaimahairen Aipamen Berezia berriz, João Canijoren "Sangue do meu Sanguefilma portugaldarrarentzat izan da.


TVE-Beste begirada sariaren oinarriak

  1. TVEk, zerbitzu publikoko enpresa denez, bere eginkizun nagusien artean du pertsonen arteko berdintasuna sustatzea, hauen sexua, arraza edo erlijioa edozein dela ere; baita edozein moldetan agertzen den sorkuntza artistikoari laguntzea eta interesgarriak izan litezkeen zinema zein ikus-entzunezko lanak ezagutzera ematea ere.
  2. Testuinguru honetan, eta edozein motatako oztopo diskriminatzaile deusezteko bidean lagunduz, lanean sartzea zein gizarteratzea bultzatuz eta aukera-berdintasuna errazteko helburuarekin, TVEk “BESTE BEGIRADA” izeneko Saria sortzea erabaki du, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko jardueren baitan.
    TVEk emakumezkoen munduaren inguruko gaiak jorratzen dituen zinea saritu nahi du; emakumeek zuzendu, antzeztu edo idatzitakoa. Edo baita beren pelikuletan aipatutako emakumezkoen munduarekiko sentikortasun berezia erakusten duten gizonena ere. Azken finean, biztanleriaren %50aren ikuspuntua, kezkak eta beharrak, nahiak eta desirak adierazten dituen zinema. Batzuetan aditzera emateko oztopoak dituen emakumezkoen unibertso hori.
  3. Aldi honetarako bereziki eratutako epaimahai batek, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko edozein sailetan aurkezturiko filmetako bati emango dio “BESTE BEGIRADA” Saria, beti ere aurreko puntuan adierazitako xedea betetzen badu.
     
  4. Aipatutako saria filma telebistaz emateko komunikazio publikoko eskubidea erostean datza. TVEk saritutako filmeko jabeekin zuzenean negoziatuko du bidezko kontratua formalizatzeko, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian parte-hartzea arautzen duten Oinarri Orokorretan ezarritako baldintzetatik abiaturik.
     
  5. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, behar adina aurrerapenaz, iradokiko dio TVEri Sari honetarako hautagai izan daitezkeen filmen zerrenda.
     
  6. Berebat, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak film hauek ikusteko aukera emango die “BESTE BEGIRADA” Sariko epaimahaikideei, horretarako prestaturiko aretoetan egingo diren emanaldietan.
     
  7. TVEk Donostiako Nazioarteko Zinemaldia bitartean antolaturiko ekitaldi batean jakinaraziko du “BESTE BEGIRADA” Sariaren irabazlea.

TVE-Beste Begirada Sarirako hautagai da

 



Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones