Akzioa krisi ekonomikoak astindutako Galesko Hegoaldeko portu-herriska batean gertatzen da. Leigh-Anne Williams, ama nerabe bat eta bere hiru lagunak (Robbie, 17 urtekoa, hilzorian dagoen herritik alde egitekotan dabilena; Gavin, hau ere 17 urtekoa, etsi-etsian maitasun baten bila ari dena; eta 15 urteko Stephen, galestar identitate baten irrikitan bizi dena), gizartearen mugetan mugituko dira, harik eta paranoiak, asperraldiak, frustrazioak eta amorruak konbinazio hilgarri bat osatuko duten arte. Leigh-Anneren alabaren etorkizuna ezinbestean arriskuan jarriko dute, eta orduan neskaren bizilagun turkiarrak jasan beharko ditu honen amorrazio eta irain guztiak. Hilketa bat gertatuko da, antza arrazakeria dela kausa, eta une labur horretantxe lau nerabeek beren halabeharra idatziko dute.
Amma Asante
Haurrentzako saioetan eta BBCrako sailetan parte hartuz aktore gisa hasi zen, tartean Grange Hill famatuan, gero Children’s Channelen aurkezle gisa aritzeko. 20 urte bete berri zituela, gidoiak idazten hasi zen New Year Jamdown, Channel 4-erako Jamaikan filmatutako saio berezi batekin, eta Brothers and Sisters drama hiritarraren bi sailekin, bere konpainiarentzat eta BBC2rako ekoiztu ere egin zituenak. A Way of Life da bere lehen film luzea.
Zuzendaria:
Amma Asante
Gidoia:
Amma Asante
Ekoizpena::
Charlie HansonAWOL FilmsCameron House, 51 Waldemar AvenueLondon SW6 5LNTel 44 20 7371 8431
Argazkia:
Ian Wilson
Muntaketa:
Steve Singleton, Clare Douglas
Musika:
David Gray
Antzezleak:
Stephanie James, Nathan Jones, Gary Sheppeard, Dean Wong, Brenda Blethyn
Salmentak:
Portman Film21-25 St. Anne’s CourtLondon W1F 0BJTel 44 20 7494 8024Fax 44 20 7494 8046
Iraupena:
91 m.