1938ko Londresen, Julia Lambert eder eta seduzitzaileak gorputzez eta profesional mailan goiena jo du. Alabaina, bere antzerki-karrera, arrakastaz bete-betea dagoena, eta Michael Gosselyn antzerki-enpresaburu ziratsarekin daukan ezkontza-bizimodua zaharkitua eta asetasun gabea iruditzen hasiko zaio, eta faltan botako ditu berritasuna, zirrara, txinparta. Dena goitik-behera aldatuko da Tom Fennell azaldu orduko, bere miresle handiena dela aitortzen dion gaztea. Honen maite-suari ezin esango dio ezetz Juliak, zeina bere adin-krisialdiarentzat antidoto onena amodio bat izango delakoan, harreman grinatsu batean endredatuko den. Bere bizitza askoz ere lotsagabeago eta zirraragarriago bihurtuko da, harik eta bere maitale gazteak krudeltasunez bigarren tokian jarriko duen arte. Bere indar guztiak bateratuz, Juliak mendeku burutsu bat prestatuko du, dagokion lekuan jarriko duena: agertokiaren erdi-erdian eta lehen planoan.
István Szabó
Hungariako Zine eta Antzerkiko Akademian zine-zuzendari gisa graduatu ostean, 1964an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Álmodozások kora. Gero, besteak beste, zuzendu ditu Bizalom (Konfiantza, 1980), Berlingo Zilarrezko Hartza irabazitakoa, Mephisto (1981), atzerriko film onenaren Oscarra jaso zuena, Oberst Redl (Redl koronela, 1985) zeinarekin Cannesen Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen, Donostiako Zinemaldia itxi zuen Meeting Venus (1991), Édes Emma, drága Böbe (Emma gozoa, Böbe maitea, 1992), Berlingo Zilarrezko Hartza jasotakoa, Sunshine (1999), hiru European Film Award sari eskuratutakoa, eta Taking Sides (2001).
Zuzendaria:
István Szabó
Gidoia:
Ronald Harwood
Argumento:
W. Somerset Maugham (Theatre)
Ekoizpena::
Robert LantosSerendipity Point Films9 Price StreetToronto, Ontario M4W 1Z1Tel 1 416 960 0300Fax 1 416 960 8656
Argazkia:
Lajos Koltai
Muntaketa:
Susan Shipton
Musika:
Mychael Danna
Antzezleak:
Annette Bening, Jeremy Irons, Bruce Greenwood, Miriam Margolyes, Juliet Stevenson
Salmentak:
Summit Entertainment1630 Stewart Street, Suite 120Santa Monica, CA 90404Tel 1 310 309 8400Fax 1 310 828 4132
Iraupena:
105 m.