Alde batetik, basamortua, piskanaka lurra irentsiz; ur eskasia; lehorte amaigabea. Bestetik, gerraren mehatxua. Herrixkan putzua idortu egin da eta abereak hiltzen ari dira. Bizi-senari jarraituz, jende gehientsuenak Hegoaldera alde egin du; Rahnek, berriz, irakurtzen eta idazten dakien bakarrak, Ekialdera abiatzea erabaki du bere hiru seme-alabekin eta emaztearekin. Ardi gutxi batzuk, ahuntz batzuk eta Chamelle dromedarioa dira bere ondasun bakarrak. Rahne eta bere familiak eguzki errepean bazter lazgarriak zeharkatzen dituzte, oinez gelditu gabe eta maiz beren bizitzak arriskuan jarriz. Si le vent soulève les sables exodoa, bilaketa, itxaropena eta zorigaitzari buruzko istorioa da, betikotasunari eta ausardiari buruzko alegoria, Shasharaino, neska nomada batenganaino garamatzana, nekaezintasunez, alaitasunez eta bizigogoz bere aitaren maitasuna lortuko duena.
Marion Hänsel
Marseilla, 1949. Anberesen hazi, Arte Dramatikoko ikasketak Bruselan, New Yorken eta Parisen burutu, eta antzerkian, zinean eta telebistan aritua da. 1977an Man’s Films ekoiztetxea sortu zuen, eta 1982an bere lehen film luzea, Le lit. Orduz geroztik, zenbait pelikula zuzendu ditu, tartean, Les noces barbares (1987), Il maestro (1989, Donostian Publikoaren Saria eskuratutakoa, 1990ean), Sur la terre comme au ciel (1991), Between the Devil and the Deep Blue Sea (1994) eta Clouds-Letters to My Son (2001). 1999an Donostiako Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko kide izan zen.
Zuzendaria:
Marion Hänsel
Gidoia:
Marion Hänsel
Argumento:
Marc Durin-Valois (Chamelle)
Ekoizpena::
Man’s Films ProductionsAvenue Mostinck, 651150 BruxellesTel. 32 2 771 71 37Fax 32 2 771 96 12manfilms@skynet.be
Koprodukzioa:
A.S.A.P. Films (France)ckolar@noos.fr
Argazkia:
Walther Vanden Ende
Muntaketa:
Michèle Hubinon
Musika:
René-Marc Bini
Antzezleak:
Issaka Sawadogo, Carole Karemera, Asma Nouman Aden, Saïd Abdallah Mohamed, Ahmed Ibrahim Mohamed
Salmentak:
Fortissimo FilmsVeemarkt, 77-791019 DA AmsterdamTel. 31 20 627 32 15Fax 31 20 626 11 55info@fortissimo.nl
Iraupena:
96 m.