Rubén jagolearen eginkizuna Plangintza ministroari etengabe eskolta ematean datza. Rubének beti hor egon beharra dauka bai, baina aldi berean, ez nabarmentzen saiatu behar du. Itzaletik den-denaren lekuko da, bizitza metro batzuk haraxeago ondotik pasako balitzaio bezala. Alabaina, gertatutako gauzak ez ditu sekula erabat ulertzen. Bere bizitzaren protagonista ere ez da, bizitza bakartia darama, arreba desorekatu bat, legez kontrako armen salmenta eta prostituta merkeak tartean direla, bizkartzaina izatearen ohikeriaz, eta ministroarengandik edo bere familiarengandik noizbehinka jasotzen dituen irainez gain... Halako presioak lehertu beharra dauka nahitaez, eta horixe da, hain zuzen, Rubéni gertatzera doakiona.
Rodrigo Moreno
Buenos Aires, 1972. Zine Unibertsitatean zuzendaritza ikasten ari zela, hainbat film laburretan lan egin zuen. 1993an, Nosotros zuzendu eta idatzi zuen, Bilboko Zinemaldian film labur onenaren saria jaso zuena. Gerora, Compañeros idatzi eta zuzendu du (Mala época filmaren azken atala, 1988) eta El descanso (2002), Ulises Rosell eta Andrés Tamborninorekin batera zuzenduriko film luzea, Quebec, Lleida eta Buenos Airesko jaialdietan saritua. El custodio da bakarrik zuzentzen duen lehen film luzea, 2006ko Berlinen Alfred Bauer Saria eskuratuz.
Zuzendaria:
Rodrigo Moreno
Gidoia:
Rodrigo Moreno
Ekoizpena::
Hernán Musaluppi, Natacha CerviRizoma FilmsVirrey Loreto 3709Buenos Aires (C1427DXC)Tel. 54 11 4556 1519Fax 54 11 4556 0704info@rizomafilms.com.ar
Koprodukzioa:
Zarlek Producciones / Pandora Film / Charivari Films / Control Z Films / Maíz Producciones
Argazkia:
Bárbara Álvarez, Matías Mesa
Muntaketa:
Nicolas Goldbart
Antzezleak:
Julio Chávez, Osmar Núñez, Marcello D’Andrea, Cristina Villamor, Luciana Lifschitz
Salmentak:
The Match FactorySudermannplatz 2D-50760 KölnTel. 49 221 292 102-0Fax 49 221 292 102-10info@matchfactory.de
Iraupena:
93 m.