Bihotzeko arazoak dituen berrogeita hamar urte inguruko Pepe taxilaria asper-asper eginda dago, baina bizitza errotik aldatzera doakio. Hogei urteko seme bat daukala jakin du, bere emaztearen lagunik onenarekin izandako aspaldiko harreman baten ondorioz. Jordi, Peperen ume naturala, bere aitaren bizitzan zurrunbilo baten modura sartuko da. Argia, homosexuala, maitemindua, seropositiboa eta bizizale amorratua da. Jordi bere aita ezezagunari hurreratzen zaio zalantza askorekin, Pepek ez du haientzako erantzunik ordea. Alabaina, sakrifizioak, egiak eta maitasunak aurreiritzi guztiak aldarazi ditzakete.
Antonio Cuadri
Sevillan jaiotako zuzendari hau 1982tik 1989ra berak sortutako Caligari Films enpresan aritu zen, berau andaluziar ikus-entzunezkoen arloan gailen delarik. Hainbat dokumental (Conventos andaluces, El talento andaluz eta Del natural) eta telebista-lan zuzendu ditu, besteak beste, Lo más plus, Al salir de clase eta Manolito Gafotas. Halaber, telebistarako pelikulak egin ditu, Clara eta Un difunto, seis mujeres y un taller, eta hauez gain, bi film luze, La gran vida (2000) eta Eres mi héroe (2003).
Zuzendaria:
Antonio Cuadri
Gidoia:
Claudio Crespo
Ekoizpena::
Abra Prod, S.L.Alameda Rekalde, 18-8º48009 BilbaoTel. 34 94 435 28 35Fax 34 94 435 28 34abra@abraprod.com
Koprodukzioa:
Surinvest Capital Andalucía / Fenix P.C.
Argazkia:
Gaizka Bourgeaud
Muntaketa:
Mercedes Cantero
Musika:
Juan Carlos Pérez
Antzezleak:
José Luis Gómez, Pilar Velázquez, Biel Durán, Klara Badiola, Ricard Sales
Salmentak:
Aquelarre Servicios CinematográficosArlaban, 7 - 5º, Oficina 5128014 MadridTel. 34 91 522 14 76info-aquelarre@yahoo.es
Iraupena:
90 m.