Ben Willis Arte Ederretako ikaslea loezin dabil Suzy bere neska-lagunak abandonatu duenetik. Esna-aldia jasangarriago egiteko, auzoko supermerkatuan gaueko txandan hasiko da lanean. Bertan, zortzi orduko txanda aspergarriari aurre egiteko egikera propioa garatu duten lankide xelebre samarrak ezagutuko ditu. Hala, Benek bere burua denbora gelditzen imajinatuko du; geldiarazitako mundu baten edertasuna ikusteko gai izango da, jendea barruan dela, bereziki Sharon kutxazain isila, agian Benen loezin arazoa konpontzeko sekretua gorde dezakeen hori.
Sean Ellis
Brighton, 1970. Moda-argazkilari ezaguna, Sean Ellisek iD, The Face edo Vogue aldizkariekin kolaboratu du, eta musika bideoak nahiz iragarkiak zuzendu ditu Jean Paul Gaultier, Land Rover edo Rimmel enpresentzako. David Lynchekin elkarlanean jardun zuen, halaber, Harper's Bazaar aldizkarian argitaratutako modako argazki-sail batean. Honez gain, bi film labur idatzi eta zuzendu ditu, Left Turn (2001) eta Cashback (2004, Oscarrentzat aukeratua), azken hau bere lehen luzearen izen berekoa.
Zuzendaria:
Sean Ellis
Gidoia:
Sean Ellis
Ekoizpena::
Lene BausagerLeft Turn Films47 Brewer St., 1st FloorLondon W1F 9UFTel. 44 207 494 4433Fax 44 207 494 4477lene@uglyducklingfilms.com
Argazkia:
Angus Hudson
Muntaketa:
Scott Thomas, Carlos Domeque
Musika:
Guy Farley
Antzezleak:
Sean Biggerstaff, Emilia Fox, Shaun Evans, Michelle Ryan, Stuart Goodwin
Salmentak:
Gaumont30, avenue Charles de Gaulle92200 Neuilly s/Seine (France)Tel. 33 1 46 43 20 27Fax 33 1 46 43 20 33fvedrine@gaumont.fr / srondeau@gaumont.fr
Iraupena:
90 m.
CICAE SARIA.