Mamo izen oneko musikari edadetuari Irakeko Kurdistanean kontzertu bat emateko baimena eman diote. Kako bere lagun fidelak Irango Kurdistanean sakabanatuta bizi diren haren hamar seme musikariak jasoko dituen eskola-autobusa gidatuko du. Musikari zahar kurduak 35 urte itxaron behar izan ditu iraktar Kurdistanean berriro jo ahal izateko eta hurrengo ilbetea baino lehen ezbehar ikaragarri bat iragartzen duen bere semearen bihozkadari entzungor egingo dio. Bestalde, mendi-aterpe batean beste 1.334 kantariekin erbesteraturik bizi den Hesho emakumezko kantaria beraiekin joan dadin saiatuko da. Emakumeek Iranen jendaurrean abestea galarazita daukatenez, Heshok autobusean ezkutaturik joan beharko du. Mamo eta bere taldearen bidaia oztopoz josita egonik, Mamoren irmotasunari esker abentura, zirrara eta magiaren lurraldera iritsiko dira.
Bahman Ghobadi
2004ko Donostiako Nazioarteko Urrezko Maskorraren irabazle Turtles Can Fly filmarekin, Bahman Ghobadi Banehen jaio zen (Kurdistan irandarrean), 1969an. Zinema ikasketak Teheranen egin zituen. 1995 eta 1999 bitartean, hamarren bat film labur zuzendu zituen, nazio eta nazioarteko hainbat jaialditan saritutakoak. Bere lehen luzea, A Time for Drunken Horses (2000), Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen eta Urrezko Kamera eta Nazioarteko Kritikaren Saria irabazi zituen. Songs of My Motherland (2002), bere bigarren pelikula ere, Cannesen aurkeztu zuen (Un Certain Regard sailean) eta Chicagon saritua izan zen.
Zuzendaria:
Bahman Ghobadi
Gidoia:
Bahman Ghobadi
Ekoizpena::
Bahman GhobadiMIJ FilmNº 1B, Sarve Alley, Valiasr Ave1968958483 TehranTel/Fax 9821 8888 6072info@mijfilm.com
Koprodukzioa:
Silkroad Production (Paris)New Crowned Hope (Vienna)Kurdistan Regional Government of Iraq
Argazkia:
Nigel Block, Crighton Bone
Muntaketa:
Hayedeh Safiyari
Musika:
Hossein Alizadeh
Antzezleak:
Ismail Ghaffari, Allah Morad Rashtiani, Hedye Tehrani, Golshifteh Farahani, Hassan Poorshirazi
Salmentak:
The Match Factory GmbHSudermanplatz 2D-50670 KölnTel 49 221 292 102-0Fax 49 221 292 102-10info@matchfactory.de
Iraupena:
107 m.
FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA ex-aequo a NIWEMANG / HALF MOON, Bahman Ghobadi (Irán-Irak-Austria-Francia) - MON FILS À MOI, Martial Fougeron (Francia)
ARGAZKILARITZA ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA NIGEL BLUCK
FIPRESCI SARIA.