Marseilla (Frantzia): Blancaren hamaseigarren urtebetetze egunean, bere ama hiru tona arrainek azpian harrapatuta hilko da, eta Blanca bakarrik geratuko da munduan.Vallecas (Madril): Julio Nieves, 65 urteko eraikuntza alorreko langileburu sendoa zerraldo erori da dutxatzen ari zela. Hortik aurrera, datorkion erretiro gogorrari egin beharko dio aurre. Zer egingo zenuke bizkar gainean urte askorekin eta munduan bakarrik zaudenean zerutik alaba bat eroriko balitzaizu? Gezurra bada ere? Zer egiteko gai gara bakarrik ez egoteko?
Gabriel Velázquez
Salamanca, 1968. Lehenengo film laburra, En Madison siempre es lunes, 1996an zuzendu zuen eta zinemagintzako Luis Buñuel-Villa de Madrid saria irabazi zuen. Ondoren, hainbat filmetan elkarlanean aritu zen eta zenbait film labur zuzendu zituen¡; horien artean, Soldaditos de latón (2001), sari ugari lortzeaz gain Peñiscolako zinema jaialdian irabazle izan zena. 2005ean Chema de la Peñarekin batera Sud Express idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen. Film horrek, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu eta Signis saria lortu zuen.
Zuzendaria:
Gabriel Velázquez
Gidoia:
Blanca Torres, Gabriel Velázquez
Ekoizpena::
Gabriel VelázquezEscorado ProducciónPlaza San Miguel, 8-7º izq.28005 MadridTel 34 654 013 752gabriel@artpro.es
Argazkia:
David Azcano
Muntaketa:
María Lara
Musika:
Pablo Crespo
Antzezleak:
Emilie de Preissac, Paco Luque, Alberto Díaz, Juanma Hernández
Iraupena:
86 m.