Segurtasun handiko espetxe batean dagoen garrantzi txikiko lapur bati zeregin desatsegina jarriko diote: heriotzaren korridorean zigorra bete zain dauden presoen azken nahiak erregistratzea. Horrela, etsipenean murgilduta dauden gizonez inguratuta egongo da eta heriotza zigorra jasango dutenengandik gertu egoteak gizateriaren alderdirik ilunena ikusaraziko dio. Baina lapurraren eta kartzelako irratiko esataria den preso ederraren artean maitasuna jaioko da, zaindarien begirada zorrotzak eta neskaren exekuzioaren mehatxua jasan behar dituzten arren.
Kevin Feng Ke
Eskultore ezaguna izateaz gain, kazetaritza, asiar ikasketak eta zientzia politikoak ikasi zituen. New Yorkeko unibertsitateko (NYU) Tisch School of Arts-en zinematografia programan matrikulatu zen eta bertan lortu zituen Ang Lee beka eta Asiako Errealizadore Onenaren Ameriketako Zuzendarien Elkartearen saria. Bere filmografiak, bestalde, Song and Cry (1991) eta When East Meets East (1997) dokumentalak biltzen ditu, baita The Official Account (1999) eta True Love (2000) film laburrak ere. Letters from Death Row da zuzendariaren lehen film luzea.
Zuzendaria:
Kevin Feng Ke
Gidoia:
Kevin Feng Ke
Ekoizpena::
Taozi, Kevin Feng KeDream Machine Pictures9-2206 Palm Spring Int'l Apartments,Chaoyang Park South Road, Chaoyang District,Beijing, China 100026Tel 86 139 112 68866
Argazkia:
Zhang Ji
Muntaketa:
Fang Lei
Musika:
Xu Xiang-rong
Antzezleak:
Di Yueming, Su Li, Han Feng, Chen Chunyu
Iraupena:
93 m.