Ia elkar ezagutzen ez duten arren, Boris eta Marilyne maitemindu egingo dira Parisen, gau batean. Bost urte geroago, Marilyne, Boris eta elkarrekin izan dituzten bi haurrak, Balear uharteetan daude, lana dela-eta. Boris, etxeko-andre lanak egiteaz nazkatuta, Marilynekin harremana haustear dagoenean, Marilynek maitalearekin alde egingo du. Bost urte geroago, Marilyne berriz agertuko da, oraingoan Pirinioetan, turista amerikar talde batekin. Bat batean, beraiekin joango den gida Boris dela konturatuko da.
Zuzendaria:
Jean-Marie Larrieu, Arnaud Larrieu
Gidoia:
Arnaud Larrieu, Jean-Marie Larrieu, Sophie Fillières
Ekoizpena::
Les Films Pelléas/Haut et Court/France 3 Cinéma/Gimages
Argazkia:
Christophe Beaucarne
Muntaketa:
Annette Dutertre
Musika:
Philippe Katerine
Antzezleak:
Hélène Fillières, Mathieu Amalric, Pierre Pellet, Philippe Suner, Daniel Cohen
Iraupena:
120 m.
Urtea:
2002
Informazioa eskuragarri irailaren 11tik aurrera