Filma 1987. urtean dago girotua eta Claireece "Precious" Jonesen istorioa kontatzen digu; inork beretzat nahiko ez lukeen giroan jaio eta bizi den 16 urteko neskatila. Bere aita absenteak bigarren aldiz utzi du haurdun, eta etxean, saminez beterik dagoen amaren esklaboa da ia-ia, eta harengandik etengabeko abusu fisikoak eta emozionalak jasaten ditu. Neskatilaren institutuan kaosa da jabe, baina bigarren hezkuntza amaitzen ari da, emaitza onekin eta sekretu ulertezin batekin: ez daki irakurtzen ezta idazten ere.
Lee Daniels
Monster's Ball, Lee Daniels Entertainment-en lehenengo ekoizpenarekin Emakumezko Aktore Onenaren Oscar saria irabazi zuen Halle Berryk. Une garrantzitsua izan zen hura ekoizle afroamerikar bakar batek ekoitziriko film batek Oscar saria irabazten zuen lehenengo aldia baitzen. Zuzendariak ekoizle gisa egin zuen bigarren proiektua The Woodsman (2004) izan zen eta 2005ean Zabaltegin aurkezturiko Shadowboxer lana izan zen zuzendari gisa egindako lehenengoa. Duela gutxi Aaron Woodleyren Tennesee lana ekoitzi du. Preciousek Epaimahaiaren Sari Nagusia (Mo’Nique), Epaimahaiaren Sari Berezia eta Publikoaren Saria irabazi zituen 2009ko Sundance jaialdian, eta Canneseko Un Certain Regard sailean eman zuten.
Zuzendaria:
Lee Daniels
Gidoia:
Geoffrey Fletcher
Argumento:
Sapphire
Ekoizpena::
Lee Daniels EntertainmentTel +1 212 334 8110Fax +1 212 334 8290
Koprodukzioa:
Smokewood Entertainment
Argazkia:
Andrew Dunn
Muntaketa:
Joe Klotz
Musika:
Mario Grigorov
Antzezleak:
Gabourey Sidibe, Mo'Nique, Paula Patton, Mariah Carey, Sherri Shepherd, Lenny Kravitz
Salmentak:
Elephant Eye Films (Dave Robinson)27 W20th Street, Suite 607New York, NY 10011Tel 1 212 488 8877Fax 1 212 488 8878info@elephanteyefilms.com
Iraupena:
109 m.
PREMIO TCM DEL PÚBLICO. "PRECIOUS" (EE.UU.) de Lee Daniels.
PREMIO TVE OTRA MIRADA. PRECIOUS, Lee Daniels (EEUU)
Informazioa eskuragarri irailaren 11tik aurrera