La mujer sin piano XXI. mendearen hasierako Madrilgo edozein etxekoandreren erretratua da. Protagonista emakume ezkondua da. Harentzat ez dago bazkaltzeko orduan, puntu-puntuan, janaria mahai gainean kea dariola ikustea baino poztasun handiagorik. Filmak emakumearen bizitzako hogeita lau ordu erakutsiko dizkigu; etxean egiten duena, lanean, haren bizitza sexuala. Gau batez bizitza horretatik alde egitea erabakiko du, eta gauak irauten duena iraungo duen ihesaldi horretan gertatzen zaion guztia kontatuko digu. Filma etxekoandreen alienazioari eta esklabotzari buruzko lana dela esango du zenbaitek, baina egiaz, menopausian sartzear, lagunik eta gizarte harremanik gabe, bizia familiaren alde eman duen, eta bere burua eta ilea gustuko ez dituen emakumeak gauaren bultzadari jarraitzea erabakitzen dueneko istorioa da.
Javier Rebollo
1996 eta 2002 artean, TVErentzat dokumentalak zuzentzen zituen bitartean, pertsonaia baten inguruko film labur sorta bat errodatu zuen. Pertsonaia Lola Dueñas aktorea zen, eta lan horien ondorioa 2006an eginiko Ce que je sais de Lola / Lo que sé de Lola film luzea izan zen. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen eta Zuzendari Berri Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Bestalde, Londreseko jaialdiko FIPRESCI saria, Marseillako eta Seuleko jaialdietako Sari Nagusiak eta Guadalajarako (Mexiko) eta Chicagoko Opera Prima Onenaren Sariak irabazi zituen. La mujer sin piano da bere bigarren film luzea.
Zuzendaria:
Javier Rebollo
Gidoia:
Javier Rebollo, Lola Mayo
Ekoizpena::
Stefan Schmitz, María Zamora, Damián ParísAvalon Productora Cinematográfica S.L.Plza. del Cordón, 2-bajo izq.28005 MadridTel +34 91 366 43 64Fax +34 91 365 93 01info@avalonproductions.esLolita Films S.L.Olivar, 21-1º C28012 MadridTel/Fax +34 91
Koprodukzioa:
Noodles (Francia)
Argazkia:
Santiago Racaj
Muntaketa:
Ángel Hernández Zoido
Antzezleak:
Carmen Machi, Jan Budar, Pep Ricart, Nadia de Santiago
Salmentak:
RTVE (Laura García Ortega)Ed. Prado del Rey, Despacho 1/161Av. Radiotv, 428223 MadridTel 34 91 581 78 01Fax 34 91 581 78 13laura.garcia@rtve.es
Iraupena:
95 m.
CONCHA DE PLATA AL MEJOR DIRECTOR. JAVIER REBOLLO por "LA MUJER SIN PIANO" (España- Francia)
MENCIÓN ESPECIAL TVE OTRA MIRADA. LA MUJER SIN PIANO, Javier Rebollo (España-Francia)
Informazioa eskuragarri irailaren 11tik aurrera