Bederatzi urteko Yuki-k gurasoak banandu egingo direla jakingo du. Aita frantsesa da eta ama japoniarra. Yukik amarekin joan beharko du Japoniara eta Paris atzean utzi, baita bere lagun onena Nina ere. Yuki eta Ninak hainbat trikimailu imajinatuko dituzte berriz ere elkar ikusteko eta Yukiren gurasoak berriz ere elkarrekin egoteko. Azkenean, etxetik alde egiteak dirudi konponbide bakarra. Basoa bilakatuko da haien helmuga berria.
Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot
M/Other, Nobuhiro Suwa (Hiroshima, 1960) zuzendariaren bigarren film luzea, 1999ko Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten eta Fipresci saria irabazi zuen. Ondoren, H Story (2001), Un couple parfait (2005) eta Paris je t'aime (2006) filmaren segmentuetako bat egin zituen. Hippolyte Girardot (Boulogne-Billancourt, 1955) aktorea Aline Issermannen Le destin de Juliette filmean hasi zen lanean, eta gero, Jean-Luc Godard, Claude Berri, Eric Rochant, Arnaud Desplechin, Pascale Ferran eta Amos Gitaï zuzendariekin aritu zen. Canneseko Zuzendarien Hamabostaldirako hautaturiko Yuki & Nina da zuzendari gisa egin duen lehengo filma.
Zuzendaria:
Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot
Gidoia:
Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot
Ekoizpena::
Masa SawadaComme des Cinémas10, villa Laugler75017 ParisTel +33 1 44 29 74 00Fax +33 1 44 29 74 01comme-des-cine@wanadoo.fr
Koprodukzioa:
Les Films du Lendemain (France)ARTE France (France)Bitters End (Japan)
Argazkia:
Josée Deshaies
Muntaketa:
Hisako Suwa, Laurence Briaud
Musika:
Lily Margot, Doc Mateo
Antzezleak:
Noë Sampy, Arielle Moutel, Tsuyu, Hippolyte Girardot, Marilyne Canto
Salmentak:
Films Distribution34, rue du Louvre75001 ParisTel 33 1 53 10 33 99Fax 33 1 53 10 33 98info@filmsdistribution.comwww.filmsdistribution.com
Iraupena:
92 m.
Informazioa eskuragarri irailaren 11tik aurrera