Catherine arrakasta handiko medikua da, baina bere senarra David musika irakasle erakargarriak engainatu egiten duela susmatzen du. Bere susmoak eta beldurrak alde batera uzteko, Chloe izeneko neska gazte liluragarri bat kontratatuko du Daviden fideltasuna probatzeko. Chloek Davidekin egiten duenari buruz esaten dizkion kontakizun sutsuek sexuaren eta sentsualitatearen bidea berriz aurkitzera eramango dute Catherine. Baina tentazioaren atea irekitzean, familia arrisku larrian jarriko du…
Atom Egoyan
Sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi ditu, horien artean, Canneseko Sari Nagusia eta Oscar sarietarako bi izendapen The Sweet Hereafter (1997) filmagatik, eta AEBetako Zinema Kritikarien Elkarte Nazionaleko Askatasun Adierazpenaren Saria Ararat (2002) lanagatik -Cannesen aurkeztua lehiaketaz kanpo-. Hona hemen bere beste filmetako batzuk: Family Viewing (1987), The Adjuster (1991), Exotica (1994), Felicia's Journey (1999), Where the Truth Lies (2005) eta Adoration (2008); azken hiruak Cannesen lehiaturikoak. Zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle izateaz gain, antzerkian, operan eta telebistan ere egin du lan.
Zuzendaria:
Atom Egoyan
Gidoia:
Erin Cressida Wilson
Argumento:
Philippe Blasband, Anne Fontaine, Jacques Fieschi, Françoise-Olivier Rousseau
Ekoizpena::
J. Clifford, D. Dubiecki, J. Medjuck, T. Pollock, I. Reitman, J. Reitman, S. Urdl, J. WeissMontecito Picture Company9465 Wilshire Blvd, Suite 920Beverly Hills, CA 90212Tel +1 310 247 98 80Fax +1 310 247 94 98tpollock@montecitopic.com
Koprodukzioa:
StudioCanal (France)
Argazkia:
Paul Sarossy
Muntaketa:
Susan Shipton
Musika:
Mychael Danna
Antzezleak:
Julianne Moore, Liam Neeson, Amanda Seyfried, Max Thieriot, R.H. Thomson
Salmentak:
StudioCanal1, place du Spectacle92863 Issy-les-Moulineaux Cedex 9Tel 33 1 71 35 10 81 / 33 1 71 35 08 79marie.boudier@canal-plus.com
Iraupena:
99 m.
Informazioa eskuragarri irailaren 11tik aurrera