Filmak Milton Friedmanen teoria erradikalen jatorria aztertzen du Chicagoko Unibertsitatean, baita teoria horiek azken berrogei urteetan praktikan izan duten aplikazioa ere, egoera oso ezberdinak zituzten herrialdeetan; esaterako Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta duela gutxiago, Afganistango eta Irakeko inbasio berrietan. The Shock Doctrine lanak agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alderik ilunena, hain onarpen txikia izaki, torturaren eta errepresioaren bitartez baino ezarri ahal izan ez zena. Naomi Kleinek idatzitako izenburu bereko liburuan oinarrituta dago dokumental hau, eta hondamendiaren kapitalismoaren gorakada azaltzen digu: krisi garaien aprobetxamendua gobernuen eta enpresa handien aldetik, herri ahulen ekonomiak arpilatzeko.
Michael Winterbottom, Mat Whitecross
Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostia Zinemaldiaren joan den edizioan Genova lanagatik. Dena den, Winterbottom lehiatu da lehenago ere Zinemaldian, 2004an esaterako, 9 Songs lanarekin (Argazkilaritza Onenaren Epaimahaiaren Saria Marcel Zyskind-entzat) eta 2005ean A Cock and Bull Story filmarekin. Zinemaldiak, halaber, atzera begirakoa eta liburua eskaini zizkion 2003an. Mat Whitecrossek The Road to Guantanamo (2006) zuzendu zuen Winterbottomekin batera eta Zilarrezko Hartza eskuratu zuten Berlinen. Gainera, 9 Songs muntatu eta Code 46 (2003) lanaren bigarren unitatea zuzendu zuen. 2009an Moving to Mars eta Sex & Drugs & Rock & Roll zuzendu ditu.
Zuzendaria:
Michael Winterbottom, Mat Whitecross
Gidoia:
Naomi Klein
Argumento:
Naomi Klein
Ekoizpena::
Andrew Eaton, Alex Cooke, Avi LewisRevolution Films / Renegade Pictures9-A Dallington St.London EC1V 0BQTel 44 (0) 20 7566 0700Fax 44 (0) 20 7566 0701www.revolution-films.comemail@revolution-films.com
Argazkia:
Ronald Plante, Rich Ball
Muntaketa:
Paul Monaghan
Salmentak:
E1 Entertainment International175 Bloor Street East, North Tower, Suite 1400M4W 3R8 TorontoTel 1 416 646 2400Fax 1 416 646 2399www.e1entertainment.com
Iraupena:
78 m.
Informazioa eskuragarri irailaren 11tik aurrera