Clemente mailegu-emailea ez da gizon hiztuna, baina, dena den, haren bizilagun Sofíaren itxaropen berria da. Emakume ezkongabe honek debozio handia dio Mirarien Jaunaren urriko kultuari. Bien arteko lotura neskato jaioberri bat izango da, Clementek orain desagertuta dagoen prostituta batekin izandakoa. Clemente neskaren amaren bila dabilen bitartean, Sofíak haurra eta mailegu-emailearen etxea zainduko ditu. Bi pertsona hauek bere bizitzara iristearekin, Clementek jendearekin dituen lotura emozionalei buruz hausnartzeko beta izango du.
Daniel Vega, Diego Vega
Diego Ekonomian lizentziatu zen Madrilen eta Zinemako eta Telebistako Gidoilari gisa graduatu zen Kubako San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (EICTV). Danielek Irudia eta Soinua ikasi zuen Madrilen eta ondoren Ikus-entzunezko Enpresa Masterra egin zuen Carlos III unibertsitatean. Biek idatzi, ekoitzi eta zuzendu dute Octubre, beren lehengo film luzea, eta, hari esker, Epaimahaiaren Saria jaso zuten 2010eko Canneseko Un Certain Regard atalean. Lan honen aurretik Interior bajo izquierda film laburra idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuten batera.
Zuzendaria:
Daniel Vega, Diego Vega
Gidoia:
Daniel Vega, Diego Vega
Ekoizpena::
MARETAZO CINE
Argazkia:
Fergan Chávez-Ferrer
Muntaketa:
Gianfranco Annichini
Antzezleak:
Bruno Odar, Gabriela Velásquez, Carlos Gassols
Salmentak:
UMedia
14, rue du 18 Août
93100 Montreuil, France
Tel 33 1 48 70 46 55
Fax 33 1 49 72 04 21
films@umedia.fr
Virgine Devesa
UMEDIA
Tel +33 1 48 70 73 76
virgine@umedia.fr
Iraupena:
83 m.