Hanna Mendelssohn, 80 urteko alarguna, oso harro dago sortzen lagundu zuen kibbutzarekin (etxalde kolektiboa). Komunitatea pribatizatzen dutenean, ordea, erretiroa hartu beharko du, eta bere bizimodua desegin egingo da. Horrez gain, ikusiko du kibbutza beren ongizatearekin bakarrik arduratzen diren kidez osatutako komunitate bilakatu dela. Garai batean bezala bizitzeko borrokatuko da, baina errealitatearekin topo egingo du behin eta berriz. Itxaropen guztiak zapuztu ostean, kibbutzean oraindik ere adiskidetasunik badela ikusiko du; gauzak lehen bezalakoak izango ez badira ere, agian zerbait berria sortuko da.
Hadar Friedlich
Bere Grief (2000) eta Slaves of the Lord (2002) film laburrek zinema-jaialdi ugaritan parte hartu zuten; esate baterako, Cannesen (Errealizadoreen Hamabostaldia), São Paulon, Locarnon eta Clermont-Ferranden. Hainbat sari irabazi zituzten; horien artean, FIPA d'Or, Melbourne Grand Prix Award, Odense Critics Award eta gidoi onenaren saria Jerusalem IFF lehiaketan. Emek tiferet (A Beautiful Valley) lanarekin egin du debuta film luzeak zuzentzen.
Zuzendaria:
Hadar Friedlich
Gidoia:
Hadar Friedlich
Ekoizpena::
Eilon Ratzkovsky, Yael Fogiel, Yossi Uzrad , Guy Jacoel, Yochanan Kredo, Laetitia Gonzalez
July August Productions
26 Nahmani St.
65794 Tel Aviv
Tel 972 3510 0223
Fax 972 3510 0184
mail@jap.co.il
www.july-august.com
Les Films du Poisson
54, rue Ren
Argazkia:
Talia (Tulik) Galon
Antzezleak:
Batia Bar, Gili Ben Ouzilio, Ruth Geller
Formatua:
DCP
Iraupena:
84 m.