Hasi da ikasturtea. Germain frantseseko irakaslea da eta ikasle berrien lanak zuzentzen ari da. Tamalgarriak dira. Hala ere, azken lerroan esertzea nahiago izaten duen mutil batek, handik "hobeto ikus baititzake besteak”, behaketaren zentzu zorrotza duela erakutsiko du, baita ikuspegi burutsua ere. Irakasleak animatuta, bi familiaren bizitzari buruzko foiletoi moduko idazlan bat hasiko du ikasleak: familietako bat gertuago dago behe-burgesiatik eta haien itxaropen eta frustrazioetatik; bestea, bizitza intelektual eta artistikotik. Pixkanaka, errealitatea eta fikzioa nahastu egingo dira, ia bereiziezin bilakatu arte. Baina, zer asmo ilun ezkutatzen du gazteak? Noraino iritsiko dira haren azpikeriak?
Zuzendariaren Regarde la mer (1997) erdimetrajea Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zuten; geroxeago, lehenengo film luzea egin zuen, Sitcom (1998). 2000. urtean Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen Sous le sable filmarekin, eta 2009an, Le refuge lanarekin; azken honi esker epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen. Hona hemen bere beste film batzuk: 8 femmes (2002), Swimming Pool (2003), 5 x 2 (2004), Le temps qui reste (2005), Angel (2007), Ricky (2009) eta Potiche (2010).
| Eguna | Ordua | Aretoa | |
| 23 | 09:30 |
Teatro Victoria Eugenia
J.B. gaztelaniazko azpitituluekin eta elektronikoak ingelesez.
|
|
| 23 | 11:00 |
Kursaal, 1
J.B. gaztelaniazko azpitituluekin eta elektronikoak ingelesez.
|
|
| 23 | 19:00 |
Kursaal, 1
J.B. gaztelaniazko azpitituluekin eta elektronikoak ingelesez.
|
|
| 24 | 16:00 |
Teatro Victoria Eugenia
J.B. gaztelaniazko azpitituluekin.
|
|
| 24 | 23:00 |
Antiguo Berri, 2
J.B. gaztelaniazko azpitituluekin.
Azken emanaldia
|
|
Zuzendaria: François Ozon
Fabrice Luchini, François Ozon Sail Ofizialean aurkeztuko duen filmaren protagonista.
Fabrice Luchini Dans la Maison filmaren protagonista kameren artean.
Fabrice Luchini, Dans la Maison filmaren aktorea Zinemaldira iritsi denean.
François Ozon, filmaren zuzendari eta gidoilaria Zinemaldira iritsi denean.
Françcois Ozon (filmaren zuzendaria), Fabrice Luchini (protagonista), Eric Altmayer (ekoizlea) eta Juan Mayorga (filma oinarritzen den liburuaren idazlea) Kurtsaaleko photocall-ean posatzen
Fabrice Luchini aktoreak komunikabideei kasu egiten Kurtsaaleko prentsagelan
Filmaren aktore protagonista, Fabrice Luchini, eta zuzendaria, François Ozono, prentsaurreko bitartean
François Ozon eta Fabrice Luchini, zuzendari eta aktoreak Kursaaleko photocall-era iristean.
Filme honekin François Ozon zuzendaria hirugarren aldiz lehiatzen du Zinemaldiko Ofizial Sailan
Filmeko kideak Kantauri itsasoa atzean dutelarik.
Fabrice Luchini, aktore eta filmaren protagonista Kursaaleko prentsa aretoan.
François Ozon, Dans la Maison filmaren zuzendaria, Kursaalean eskainitako prentsaurrekoan.
Fabrice Luchini eta François Ozon.
François Ozon (zuzendaria) eta Fabrice Luchini (aktore nagusia) photcall-ean.
François Ozon Urrezko Maskorrarekin 'Dans la Maison' filmarengatik
Frantses zuzendaria bere DANS LA MAISON filmagatik sariarekin
Bideoak | Audioak "DANS LA MAISON"