Sail hau Zinemaldiaren industria-eremuaren barrukoa da, eta profesionalei mugatuta dago.
The Industry Club-ek Donostia Zinemaldian akreditatutako Espainiako eta nazioarteko profesionalei aurkeztuko die film hauen aukeraketa.
Donostia Zinemaldiak Amienseko (Frantzia) eta Friburgoko (Suitza) nazioarteko zinemaldien laguntzarekin antolatutako programa hau, amaitzear edo posprodukzio fasean dauden film luzeez soilik osatuko da eta aurkeztutako filmeak amaitzen laguntzea izango du helburu.
Ekimen honetara, Afrika kontinente osoko zein Magreb-eko zuzendariek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak, baita garabidean dauden herrialde arabiarretakoek ere; Irakekoek, Jordaniakoek, Libanokoek, Palestinakoek eta Siriakoek.
Hautatutako zuzendariek edota ekoizleek Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ean akreditatutako sektore orotako profesionalen aurrean euren filma defendatzeko aukera izango dute.
Zinema Mugimenduan ekimenerako aurreikusitako laguntzen artean honakoak daude:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresa eta erakundeek emandako laguntza eskertzen du:
Zinema Mugimenduan saileko 8. edizioko parte-hartzaileek erabaki dute honako bi film hauek saritzea:
LE VEAU D’OR (THE GOLDEN CALF), Hassan Legzouli, Frantzia – Maroko
Sariak honakoak dira:
MOUG (WAVES), Ahmed Nour, Egipto – Maroko
Sariak honakoak dira:
Harremanetarako:
Berriak